'Mendebaldetik 10 urtegarrenean' jardunaldia
Bizkaie!
Mendebalde Kultura Alkarteak X. Jardunaldiak antolatu ditu 'Mendebaldetik 10 urtegarrenean' izenburupean. Maiatzaren 5ean eta 6an, Bilbon, Batzar Nagusien Aretoan, Mendebaldeko euskalkiaren inguruan berba egiteko hainbat aditu batuko dira.
Maiatzak 5, barikua (arratsaldez)
Lehenengo ekitaldia: bizkaierearen ikuspegi aldaketea (Moderatzailea: Jesus Mari Txurruka)
Berbaldiak:
- Hamar urteko bilakaera (Juan Luis Goikoetxea).
- Bizkaiaren azterketaren nondik-norakoak (Eneko Barrutia).
Bigarren ekitaldia: bizkaierea hezkuntzan: gaur eta bihar (Moderatzailea: Jacinto Iturbe)
Berbaldiak:
- Norbere etxe ingurua da mundua ezagutzeko giltza (Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia eta Karmele Perez Urraza).
- Bizkaierearen ibilbidea Begoñazpi Ikastolan (Mari Carmen Landajo).
- Herrikerea: osotu ala ordeztu? (Iñaki Gaminde).
Maiatzak 6, zapatua (goizez)
Hirugarren ekitaldia: literaturea: euskalkien ekarpena (Moderatzailea: Kepa Altonaga)
Berbaldiak:
- Agirreren larrosak (Kirmen Uribe).
- Bizkaierea geurea da eta horrexegaitik darabilgu (Alex Sardui).
- Hizkuntza atzerritar horren bila (Julen Gabiria).
Laugarren ekitaldia: norantza doa bizkaierea?
Berbaldiak
- Bizkaierearen etorkizuna (Gotzon Lobera).
- Bizkai euskerearen arnasaguneak (Eguzki).
- Bizkai euskerearen nondik norakoak (Idoia Alzibar).
- Mendebaldeko euskalkia, edo geuk edo inok ez (Koldo Isusi).