Bizkaiko Bertsolari Txapelketea martxan dago
Egiturea
Eskualdeetako txapelketak jokatuko dira lehenengo, zapatuan hasi eta bagilera arte. Ostean, udagoienean, bost kanporaketa, hiru finalaurreko eta finala izango dira. Finalean, eskualdeetako txapeldunak, aurreko edizinoko finalistak eta puntuen arabera 30 bertsolariko zerrendea osotu arte dagozanak egongo dira.
Epaimahaia eta gai-jartzailea
Epaimahaia Bizkaiko Bertsozale Alkarteak izentau dau, eskualde danetako baldintzak berberak izateko. Danetara, 12 lagunek osotzen dabe taldea eta horreetatik lau (eta ordezkoak) izango dira eskualdeetako finalean eta final nagusian. Honeek dira kideak: Abel Muniategi, Josu Telleria, Asier Ibaibarriaga eta Josu Arroyo. Ordezkoak Iñaki Aurrekoetxea eta Ainhoa Munitxa dira.
Gai-jartzaileei jagokenez, eskualde bakotxak bere taldea izango dau.
Bertsolariak
Honeek dira, eskualdez eskualde, txapelketan parte hartuko daben bertsolariak. Kontuan hartu izena emoteko epea zabalik dagoala oraindino.
BILBOALDEA
Matxalen Zabaljauregi, Oihana Bartra, Mikel Galarza, Jabier Martinez ‘Guti’, Urtzi Urrutikoetxea, Eleder Aurtenetxea eta Gorka Intxaurbe.
BUSTURIALDEA
Amaia Jauregizar, Amaia Uribe, Onintza Enbeita, Ander Elortegi, Iker Belaustegi, Xabier Enbeita, Ander Oleaga eta Ibon Ajuria.
IPAR-URIBE
Miren Loizaga, Miren Ibarluzea, Olatz Ibarluzea, Asier Legarreta, Peru Vidal, Beñat Vidal, Ekaitz Larrazabal, Gabi Basañez, Jagoba Pereda, Joanes Igeregi, Pello Etxebarria, Itsaso Paia eta Unai Angulo.
ARRATIA
Eñaut Intxaurraga, Jabier Olibarres, Iñaki Iturrioz eta Jurek Ziemkiewicz.
DURANGALDEA
Eneko Abasolo, Jon Unanue, Beñat Ugartetxea, Garikoitz Sarriugarte, Ander Salaberria, Gorka Lazkano, Jon Agirre, Ibai Guridi, Amaia Aurrekotxea eta Enea Pinillos.
ENKARTERRI
Jokin Castaños, Aingeru Basterretxea eta Jon Berrocal.
LEA-ARTIBAI
Gorka Ostolaza, Joseba Artza, Aitor Goti, Oier Azula, Lander Ibarluzea, Garikoitz Salcedo eta Joseba Goienola.
Saioak
Daborduko hasita dagoz kanporaketak eta udea hasi aurretik erabagita egongo da eskualdeetako finalistak nortzuk izango diran. Hona hemen egitaraua:
- LEA-ARTIBAI, maiatzak 19, barikua, Mendexako frontoian 20:00etan
- IPAR-URIBE, maiatzak 20, zapatua, Getxoko Andres Isasi musika-eskolan 19:00etan
- BUSTURIALDEA, maiatzak 21, domekea, Gorozikako frontoian, 12:00etan
- DURANGALDEA, maiatzak 27, zapatua, Otxandioko frontoian, 18:00etan
- BILBOALDEA, bagilak 2, barikua, Solokoetxe ikastetxean, 19:30ean
- ENKARTERRI, bagilak 3, zapatua, Ortuellako kultur etxean, 17:30ean
Saioa Torre Gereketa
Arratia, Bilboaldea, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri (lehenengoz), Lea-Artibai eta Ipar-Uribeko bertsolariek hitzordu berezia daukie orain hasi eta abenduaren 16ra arte, Bilboko Euskalduna Jauregira heldu arte. Urte birik behin jokatzen dan txapelketarako 55 bertsolarik emon dabe izena, oraingoz. Zihara Enbeita Bizkaiko Bertsozale Alkarteko arduradunaren esanetan, ‘helburua lekuan lekuko bertsozaletasunari bultzadea emotea da, eskualdeetako errealidadeak kontuan hartuta’. Horregaitik, Enbeitak Enkarterriko bertsolarien partaidetzea nabarmendu dau. Gotzon Lobera Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko arduradunak ‘pozik eta itxaropentsu’ aurkeztu dau txapelketea, ‘orain dala urte bi baino partaide gehiago izateko gogoz’. Gorka Martinez BBKko ordezkaria be egon da aurkezpenean.