Bertso udalekuak, izena emoteko azken egunak
Araban, Gipuzkoan, Nafarroan eta Nafarroa Beherean
Euskal Herri osoan eta Euskal Herri osorako antolatutako programea da bertso udalekuena. Aukera parebakoa izaten da beste herrialde batzuetako neska-mutiko euskaldunekaz egun batzuk emon eta paraje zoragarriak ezagutzeko. Lehenengo txanda biak Zarautzen izango dira. Zarauzko egonaldiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren bidez antolatzen dira eta horregaitik EAEko umeei baino ez dago zabalduta deialdia. Hemen dozue txanden informazinoa:
- ZARAUTZ (1): garagarrilaren 1etik 7ra. 9-11 urteko umeentzat.
- ZARAUTZ (2): garagarrilaren 8tik 14ra. 12-13 urteko gaztetxuentzat.
Beste txanda guztiak Bertsozale Elkarteak antolatzen dauz osorik, baina zeregin horretan babesle daukaz Bizkaiko eta Arabako Foru Aldundietako gazteria sailak, Eusko Jaurlaritzako Euskara Saila eta Elgoibarko Udala:
- UREPELE: garagarrilaren 17tik 23ra. 10-14 urteko gaztetxuentzat. Kopurua: 30. Prezioa: 150 €.
- EULATE: garagarrilaren 10etik 19ra. 13-15 urte. Kopurua: 22. Prezioa: 165 €.
- ELGOIBAR: garagarrilaren 21etik 30era. 15-18 urte. Kopurua: 30. Prezioa: 165 €.
- ZUHATZA: irailaren 3tik 6ra. 10-13 urte. Prezioa: 80 €.
Iparralden egiten dan udalekua bertako Udaleku Elkarteak antolatzen izan dau oraintsu arte, baina orain Bertsozale Elkarteak hartu dau bere gain ardurea. Aurten ezin leku aproposagoan izango da, non eta Xalbador handiaren jaioterrian! Urepeletik Urederrera.
Bestetik, Elgoibarko Aubixa baserrian bertso-eskoletan eskarmentua daukien gaztetxuak batzen dira urtero. Bertoko Maritxu eta bere txakur Rinen begiradapean, horreei ez jake bertsotan egiteko eskatu behar, eurak hasten diralako edozein momentutan eta begiraleek ondo dakie jakin bertsolari gaztetxuen gosea asetzen. Arabako egonaldia Arabako Bertsozale Elkarteak antolatzen dau urtero. Leku zoragarraia da Zuhatza ugartea, eta bertan ur ekintza ugaritan parte hartu leikie umeek.
Izena emoteko epea: maiatzak 5
Begiraleak aitatu doguz lehentxuago. Alkartea ahalegin handia egiten ari da begiraleen gaiagaz be. Bertso-eskoletan edo hezkuntza arautuan bertsolaritzea emoten esperientzia daben gazteak izaten dira gehienak eta, aisialdiko formakuntzea oso garrantzitsua danez, Bertsozale Elkarteak diru laguntzinoak emon izan dauz begirale titulua lortzeko ahalegina egin dabenei. Asmoa da bertsolaritzan eskarmentua daben gazteak aisialdiko prestakuntzea jaso eta bertso udalekuetan lan egitea. Aurten ganera sukaldari gazteentzat be aparteko deialdia egin da, Eulateko aterpetxerako.
Bertso udalekuetan izena emoteko epea aste honetan bertan amaituko da, datorren barikuan hain zuzen be. Informazino gehiago jasoteko edo izena emoteko Bertsozale Elkartera jo behar da. Web gunearen bidez egin leiteke, www.bertsozale.com atarian, edo 943-217798 telefonora deituta. Esan dogun moduan, daborduko izena emon dabenak asko dira. Herrialde guztietakoak ganera, eta datu adierazgarria hurrengo hau: orain arte izena emon dabenen artean erdiak inguru dira bizkaitarrak. Izan be, Bizkaiko bertsozale gaztetxuenek badakie zer dan udarako plan ona!
Iñaki Aurrekoetxea
Bertsozale Elkarteak urtero legez antolatu dauz bertso udalekuak. Euskal Herriko gaztetxuentzat udako sasoian bertsolaritzeagaz hartu-emon guztiz ludikoak izateko aukerea, beraz, beste urte batez. Lehendik bertsozale diran gaztetxuak egiten dabe kopuru handiena bertso udalekuetan, baina edade txikienetan batez be, gaztetxuak bertsozaletzeko be balio izan dabe; eskolan oinarrizko ezagutza bat jaso bai, baina udan bertsozaletu dira, Euskal Herriko beste neska-mutiko batzukaz batera egun zoragarriak pasau ostean.
Aurten be eskaintza zabala preparau dau Bertsozale Elkarteak. Sei txanda izango dira danetara, garagarrilean eta irailean, eta bertora joan gura dauenarentzat izena emoteko epea zabalik dago. Zabalik bakarrik ez, epe hori amaitzear dago eta. Maiatzaren 5ean amaituko da, datorren barikuan hain zuzen be. Daborduko gaztetxu askok emon dabe izena, baina ondino badago lekurik txanda desbardinetan. Udaleku honeen inguruko informazinoa bertso-eskola guztietan banatu da, eta hezkuntza arautura be zabaldu da, Bertsozale Elkarteak bertsolaritzea lantzen dauen ikastetxeetara. Deialdia zabala da eta, esan dogun moduan, ez da ezinbestekoa bertso-eskola bateko kide izatea bertso udalekuetara joateko. Interesgarriagoa da udalekuetatik pasau ostean herriko bertso-eskolan izena emotea, duda barik.