Juan Carlos Perez bakarka barriro
Diskografia
ITOIZ
‘Itoiz’ (Xoxoa 1978)
‘Ezekiel’ (Xoxoa, 1980)
‘Alkolea’ (Elkar, 1982)
‘Musikaz blai’ (Elkar, 1983)
‘Espaloian’ (Elkar, 1985)
‘Ambulance’ (Elkar, 1987)
‘Eremuko dunen atzetik dabil’ (Elkar, 1988)
JUANCARLOS PEREZ
‘Bitacora Cahiera’ (Esan Ozenki Records, 1992 / Elkar, 1996)
‘Atlantic River’ (Elkar, 1994)
‘Hau Berua’ (Elkar, 1996)
‘QUATUOR-Arkadius String Quartet’ (NO-CD Records, 1997)
‘Ikaro’ (Elkar, 2000)
‘Hiriko istorioak’ (Elkar, 2006)
Bizkaie!
Estudioan zuzenean grabautako lanagaz jatorku Juan Carlos Perez ‘Hiriko istorioak’ disko barriagaz. 2001ean, Perezek Trio Formazinoagaz joten eban pianoa eta Tolosako Leidor aretoan kontzertua eskaini eben. Kanta hareek grabau barik geratu ziran eta, beste musikari batzuentzat idazten egoana amaitu ostean, proiektu barriari ekin eutson, filosofia barriagaz: ‘disko honen filosofia zuzeneko errepertorioa da. Holan, hamalau kanta jaso ditu: bi barri, beste hamaika bere aurreko diskoetako kanta batzuen birmoldaketak eta ‘Astelehen urdin batean’ kantuaren bertsinoa, ‘78ko garai hareek gogora ekarteko’. Zuzenekoetan diskoko kanten ordena berean joten dabe, orain arte lehenengoz. Halanda be, Elkarren estudioetan grabau dabe lana, publikorik barik eta aurretiaz ensaiau barik. ‘Kanta batzuetan, lehenengoz grabautakoa jasoten da’. Horretarako, profesionalez inguratu da Itoiz talde mitikoko partaidea: Andrzej Olejniczak (saxofoia), Chris Kasek (tronpetea), Alberto Urretxo (tronboia), Gonzalo Tejada (kontrabaxua), Fernan Irazoki (bateria) eta Mario Clavell (flautea). Jean Phocas ‘soinuaren eskultorea’ izan dabe teknikari lanetan.
Kanta batzuk orain arteko diskoen bide beretik doaz baina beste batzuk betidanik zuzenean joten nebazanak eta jaso barik egozanak dira’. Blues-jazz-latin doinuak buztartu ditu, betiko popa ahaztu barik.