Ziortzako Kontzertuen XVIII. edizinoak sei kontzertu eskainiko ditu maiatzean
Sei kontzertuetik lau Ziortza udalerri bizkaitarreko Kolejiatan egingo dira maiatzaren 6, 7, 13 eta 14an. Lehen egunean Mallorcako Orkestra Barrokoak joko dau, Lola Casariegogaz mezzosoprano legez eta Barry Sargenten zuzendaritzapean, eta domekan, 7an, Passamezzo Antico Ensemble taldearen txandea izango da. Zapatuan, hilaren 13an, Edwald Kooimanen organo kontzertu bat antolatu da eta egun bat geroago Johannes Geffert musikariak Koloniako Akademia zuzenduko dau.
Beste bi kontzertuak Markina-Xemeingo eleizan egingo dira; Giocoso Laukotearen txandea maiatzaren 20an, zapatuan izango da eta Menselsshon Chamber Orchestra hungariarrak emongo deutse amaierea musika erlijiosoko euskal ziklo honi maiatzaren 21ean, domekan.
Kontzertu guztietara sarrerea doban izango da eta Bizkaiko Foru Aldundiak autobusak jarriko ditu kontzertuen egunetan Bilbotik bertaratu nahi daben zaleentzat.
Azkenik, musika erlijiosoa eskultureagaz buztartzeko asmoz, Ziortzako Kontzertuen historian lehenengo aldiz erakusketa bat jarriko da ikusgai kontzertuotara doazenentzat. Maiatzaren 6tik bagilaren 25era arte, Kolejiatan bertan eskainiko da Mikel Lertxundiren 'Orekaren Bila' eskultura erakusketea.
Bizkaie!
Bizkaiko Foru Aldundiak maiatzeko lehen hiru astegoienetarako antxinako eleiz-musika erlijiosoko nazinoarteko sei kontzertu antolatu ditu Ziortzako Antxinako Musika Konzertuen XVIII. edizinoaren barruan. Ziortzako Kontzertu honeek Euskal Herrian antxinako musikeari buruz egiten dan ekimen nagusia eta ospetsuena izanik, bi erlijino-gune bizkaitarretan eskainiko dira, Ziortzako Kolejiatan eta Markina-Xemeingo eleizan, hain zuzen. Ziortzako Kolejiateak Euskal Herriko organorik antxinakoena dauka eta Markina-Xemeingo eleizea zabalagoa da, handiagoak diran kontzertuak eskaintzeko.
Azken 18 urteotan Kontzertu honeetatik igaro diran 79.000 persona (5.000 igaz) eta 125 taldeek ekimenari egonkortasun nabarmena emon deutse.