Ekinaren ekinez egina
Bizkaie!
‘Ez da erraza 'JAUZIA'-ren 36:29 minutuak guretzat zer suposatu daben azaltzea. Zenbat ilusino, lan, buruhauste, momentu on, ez hain on, lo egin bako gau, barre, haserre, ames, lagun, garagardao, min, ezin ulertu, katu, dantza, emozino, beldur, METAK, laguntzinoa, bidaia, telefono dei, kemen, edur, ardao, bisita, zarata, zoramen, gozamen, bizar, eretxi, guda, su eten eta bizipen izan diran, azkenean, diskoa entzun eta jauziak merezidu izan dauela baieztetako.’
Diskoaren esanahia biribiltzen dauen paragrafo horregaz definidu daitekez Ekain, Julen, Jokin eta Iñakiren bizipenak. Seiurte talde berriztarra osotzen dabe eta produzino propioagaz jatorkuz: 'Jauzia. Orain dala urtebete hasi ziran kanta barriak preparetan eta udan maketatxu bat grabau eben. Grabazinoa martian amaitu eben, Estoldetan estudioetan. Eta izen bereko diskoetxea sortu barri dabe euren hirugarren lana kaleratzeko, Metak diskoetxeak ateak zarratu eta noraezean geratu ostean. Halanda be, diskoari amaiera perfektua emoteko, masterizazinoa Lorenzo Records estudioan egin dabe.
Hamar abesti eta making off-a batu ditue lan barrian. Euren esanetan, ‘abesti rockeroagoak dira, pop ukutua nabarmena izan arren’. Jantzarako lekua be badago diskoan, ‘kantea holan urten jakulako eta ez daukagulako ezelako konplejurik jantzarako kantak egiteko’. Konposizinoan mugarik jarri barik egin dabe lan eta bigarren diskoaren bide beretik jarraitu beharrean, esperimentazinoari ekin deutse. Kanten artean sorpresatxu bat be badago, laugarrenean (‘Seiko belaunaldia’). Eta hori dana gitxi ez balitz, merke-merke jarri dabe salgai. Zelan egon diskoa entzun barik? Ganera, zuzenekoez gozetako aukerea be badago: maiatzaren 4an, Gazteizko Gaztetxean; 10ean, Bilboko Kafe Antzokian; 19an, Elgetako Gaztetxean eta bagilaren 3an, Durangoko Plateruena Antzokian.