Musikea  IV. urtea // 160. zenbakia

Depeche Mode, Pixies, Morrisey, The Strokes, Franz Ferdinand eta Placebo Benicassimgo FIB jaialdiaren buru


Bizkaie!

Depeche Mode, Pixies, Morrisey, The Strokes, Franz Ferdinand eta Placebo taldeak izango dira garagarrilaren 20tik 23ra birtartean egingo dan Benicassimgo FIB jaialdiaren egitarauko buruetako batzuk, antolatzaileek iragarri dabenez.

Scissor Sisters taldeak hasiko dau jaialdia garagarrilaren 20an, eta egun berean, 12Twelve, Aldo Linares, The Sunday Drivers, Howe Gelb + 'Sno Angel edo Teitur lako taldeak be entzun eta ikusi ahal izango dira.

Hurrengo egunean, garagarrilaren 21ean, Echo & The Bunnymen, Pixies eta The Strokes taldeen txandea izango da, Archives, Chris Brokaw, Corazon, The Futureheads, James Holden, Manta Ray, Nathan Fake, Tiga eta The Walkmen taldeakaz batera. Azken egunerako geldituko dira Depeche Mode, Morrisey, Placebo edo Franz Ferdinand, besteak beste.