Euskerea berbagai  IV. urtea // 158. zenbakia

Euskaltzaindiak 'Plazaberri' agerkari digitala sortu dau


Euskaltzainburuaren agurra

Sarritan esan ohi da Euskaltzaindiaren zereginetan eginkizun dagoala bere lana egoki plazaratzea eta zabaltzea. Begien bistakoa da, bestalde, eskura dituala Euskararen Akademiak, xede hori beteteko ahaleginetan, egungo teknika barriek eskaintzen dabezan baliabideak. Horretara dator Plazaberri agerkari digitala, Akademiaren prentsa-bulegoaren eskutik. Horixe da, izan be, horren helbururik behinena: Euskaltzaindiaren eta Euskaltzaindiari buruzko informazino-xehetasunak modu erraz, arin eta adierazgarrian emotea, guztion zerbitzari eta laguntzaile.

Andres Urrutia,
euskaltzainburua

Bizkaie!

Euskaltzaindiak 'Plazaberri' agerkari digitala abiarazo barri dau, Akademiari buruzko informazinoa zabaltzea, hau da, Euskaltzaindiak egin eta egingo dituan ekitaldi nagusien barri emotea helburutzat dauen ekimena.

Akademiako iturriek prentsa-ohar bidez jakinarazo dabenez, 'Plazaberri' Euskaltzaindiaren Prentsa Bulegoak kaleratzen dauen agerkari digitala izango da eta hilebeteko maiztasuna izango dau.

'Plazaberri' agerkari digitala edozeinek irakurri ahal izango dau, bi era baitagoz berau lortzeko, Intenerneten Akademiaren webgunean (www.euskaltzaindia.net) eskaintzeaz gan, posta elektroniko bidez banatuko jake harpidetzen diranei.