Seguridadea ez ahaztu erosketak egiteko orduan
1.- Konfidantzazko web guneak bisitau erosketak egiteko. Bestela, ezuztekoak izan geinkez: birusak, troianoak...
2.- Seguridadea bermatzen deuskun 's' hori bilatu. Batez be diru kontuak jokoan dagozanean, garrantzitsua da gune hori protokolo seguruen babesean dagoan ala ez jakitea. Elementu bi dagoz horretarako: bata, webgunearen helbidea eta bestea, giltzarrapoa edo kandadua.
Nabegatzailearen goiko partean, helbidea agertzen dan lekuan https:// ikusiko dogu. Konturatu zaiteze 's' bat daukan ala ez azkenean. Honek SSL protokolodun konekzino segurua egiten dala esaten deusku (bestelako guneek http:// daukie euren hasierean).
Eta beheko barran, eskumalderantza, giltzarrapo beilegia agertuko da. Bertan bi aldiz klikau ezkero, segurtasun ziurtagiri bat ikusiko dozue.
3.- Hirugarren aldiz aitatzen dogu baina akaso lehenengoa izan beharko litzateke: gure ordenagailua garbia eta segurua izan behar da. Beraz, gomendagarriena antibirusa eguneratuta eukitea da.
4.- Kontuz korreoagaz.
Adibide moduan, egunotan jaso dodazan korreo biren barri emongo deutsuet baina ez nago ziur egia dan ala Sarean zabalduta dagozan guzurretakoren bat (HOAX izenaz ezagutzen doguzanak) izango ete dan. Lagun bik bialdu deustie mezua esanaz, eurei be heldu jakela barria eta zabaldu beharra dagoala. Orain Errentako Autorpenaren kanpainan sartuta gagoz (Bizkaian oraindino ez da epea zabaldu baina barruko lana martxan dago daborduko). Antza danez, Madrileko Ekonomia Ministeriotik e-mailak bialduta, gure kontuko datuak eskatzen jakuz Errenta Autorpeneko dirua arinago bueltauko deuskuela esanaz.
Kontuan euki Madrileko Ekonomia Ministerioak, Bizkaiko Ogasun Sailak ezta ezelako banketxek be, sekula ez deuskuezala gure datuak holako bideak erabilita (e-mailez) esaktuko.
5.- Zeozer arraroa igarri ezkero, gagozan orrialdetik ahalik eta arinen urtetea da onena.
Gotzon Plaza,
informatikoa
Ezagututen ez dogun uria eta inoiz egon ez garan auzoan gagoz. Gure aurrean denda bat baina ez da argiegi ikusten barruan zer dagoan, eskaparateko kristala oso zikin dago ta. Hau be ezezaguna da guretzat, inoiz ez gara barruan egon. Halan da be, eskaparatean dagoan karteltxoak 'Eskaintzak' aitatzen dauz eta mauka ederrak topauko doguzala be agertzen da bigarren kartel batean. Kaletik gora eta bera doazen personen itxurea desorosoa egiten jaku, batzuk gure begietarako aire susmagarria daukielako. Guk erosteko asmoa daukagu baina holako egoerea ikusita gutariko nor sartuko litzateke denda horretan zeozer erosteko?
Internet-en bardin-bardin pasetan da. Nahiz eta teknologiari esker, Sarean egiten diran transakzino elektronikoak gero eta seguruagoak izan ez doguz ahaztu behar gitxieneko arauak. Arauon artean garrantzitsuena zentzunez jokatzea da. Edozelan be, hona hemen jarraibide batzuk: