Musikea  IV. urtea // 158. zenbakia

X. Pub Ibiltaria, artearen demokratizazinoan beste pausu bat


X. The Pub Ibiltaria // Kontzertuak:

- 2006-04-29, zapatuan, Elizondon (Nafarroa), Lur dantzalekuan.
- 2006-05-05, barikuan, Elgoibarren (Gipuzkoa), Herri antzokian, 19:00retan.
- 2006-05-06, zapatuan, Andoainen (Gipuzkoa), Bastero kulturunean.
- 2006-05-11, eguenean, Santurtzin (Bizkaia), Serantes Kultur Aretoan, 20:00etan.
- 2006-05-12, barikuan, Errenterian (Gipuzkoa).
- 2006-05-13, zapatuan, Lakuntzan (Nafarroa).
- 2006-05-18, eguenean, Barakaldon (Bizkaia), BEC.
- 2006-05-19, barikuan, Deuston (Bizkaia), ikastolan.
- 2006-05-21, domekan, Gasteizen (Araba), Principal antzokian (Udal bandeagaz batera), 12:30etan.
- 2006-05-21, domekan, Agoitzen (Nafarroa), 19:00retan.
- 2006-05-25, eguenean, Legazpin Gipuzkoa).
- 2006-05-26, barikuan, Ermuan (Bizkaia).
- 2006-06-01, eguenean, IruiƱean (Nafarroa), Erraldoien txokoan, 20:30etan.

Zuzeneko kontzertuakaz lotuta, aurtengo barritasuna Elgoibarreko kontzertua grabau eta maiatzean Nafarroan eta EAEn, telebistan, eguerdiko eta gaueko albistegien ostean kantu bat emitiduko dala izango litzateke. Bakotxean kantu bat.

Bizkaie!

Euskal kantu tradizionalak, ondare kolektiboa berreskuratzeko, herriaren gozamenerako baina, batez be, kantuaren eta musikearen plazerra berreskuratzeko asmoz egindako lana da Pub Ibiltaria, artearen demokratizazinoan pausu bat gehiago, hamargarrena daborduko. Proiektu iraunkorra, 1997an ekin eutson Oskorrik kantu tradizionalak jaso eta lagun artean grabeteari eta taldearen kalkuluen arabera, XIII. Pub Ibiltariagaz amaituko da ibilbidea, 'merezidu daben kantuen bildumea amaitu ostean', Natxo de Feliperen esanetan. Ordurako, 200 bat kantu izango dira, behar dan moduan erregistrauta geratuko diranak.

X. Pub Ibiltarirako errepertorio berezia preparau dabe, zehatz esateko 17 kanta aukeratu dabez Oskorrikoek eta tartean, kanta oso ezagunak dagoz: 'Non zira maitia?', 'Zezenak dira', 'Artilero', 'Mendi altuan' zein 'Kantatutzera noa bertso bat edo bi'.

Pub Ibiltarian publikoa bera izaten da protagonista nagusia eta Oskorri taldea pozarren dago, 4. edo 5. edizinotik aurrera gero eta jente gehigok parte hartzen dauelako musika tresnakaz. Azken urteotan, musika eskola, fanfarre, akordeoi zein txistu taldeen parte hartzeari esker, 300-400 lagun inguru batzen dira euren musika tresnakaz eta gozamen handia izaten da eurekaz batera, kanta tradizionalak kantetea eta jotea.

The Pub Ibiltariaren X. abenturea 2005eko abenduaren 21ean, Santo Tomas egunean grabau zan, ohikoa dan egunean, hain zuzen be eta laster, diskoa zuzenean aurkezten hasiko dira: