Barriketan  II. urtea // 22. zenbakia - 2003ko martiaren 15a

'Eibarko Hiztegi Etnografikoa'

Deba Arrora salto eginaz, Serafin Basaurik eta Asier Sarasuak koordinau daben liburu honetan etnografia gaiakaz zerikusia daben Eibarko 4000 berbatik gora batu dira. Liburuko atarikoa edo sarrerea Deustuko Unibersidadeko irakasle eta Etniker taldeko kidea dan Juan Manuel Etxebarriak egin dau.

Orain dala lau urte hasitako bilketa-behar honen helburu nagusia, galzorian dagoan mundua batu eta zabaltzea da; izenburuak berak dakarren moduan, asmoa etnografiagaz zerikusia daben Eibarko berbak batzea izan da eta, horretarako, herriko lekukoei egindako alkarrizketetan oinarritu dira. Alkarrizketak piloa izan dira eta informanteak 100 eibartar inguru, erdiak kaletarrak eta erdiak baserritarrak; gehienak 70 urtetik gorakoak.

'Eibarko Hiztegi Etnografikoa' liburuan, baserri munduko hiztegia, siniskeren inguruko ipuinak, beharlekuetan erabilten diran berben bildumak eta bestelakoak irakurri daitekez, danak be testuinguruan.


Hiru asmo nagusi ditu behar honek:

1.- Eibarko eta inguruko hiztegia zehaztea eta bertako aldaerak eta adierak emotea.
2.- Galzorian dagozan lanbide, ohitura eta ipuinen barri emotea.
3.- Jasotako guztia Euskal Herrira zabaltzea.

Bizkaie!