Kulturea  IV. urtea // 155. zenbakia

Durangoko Bonbardaketearen 69. urteurrena


Bizkaie!

Gerediaga Elkarteak, Berbaro elkarteak eta Kriskitin dantza taldeak, Durangoko Udalagaz batera 1937ko martiaren 31an Durangok jasotako bonbardaketearen 69. urteurrena dala eta oroimenerako ekintzak antolatu dabez.

Bonbardaketea, armada frankistearen Estadu Nagusia eta Condor Legioaren aginduz, Espainiara Franco jeneralaren altxamendu militarrari babesa emoteko Mussolinik bialdutako 'Aviazione legionaria'-k, aireko indar armatu italiarrak egin eban. Bonbardaketak, kalte ekonomiko eta ehunka zaurituz gan dago hildakoen oroimenez.

Kontuak kontu, martiaren 30ean, aurreko urteetan legez, oroitzapen historikoaren aldeko ekintzea antolatuko da. Aurten, Landakoko Elkartegiko Ekitaldi Aretoan arratsaldeko 6:00etan mahai inguru bat izango da: 'Ondare dokumentalaren berreskurapena: lorpenak eta erronkak' izenburupean. Partaideak izango dira: Dolores Cabra [Asociación Archivo Guerra Civil y Exilio 'AGE'-ko idazkari orokorra], Josu Erkoreka [EAJ-PNVko diputadua Madrilgo Diputaduen Kongresuan], Miren Azkarate [Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburua] eta Llorenç Codern Bove [Arxiu Nacional de Catalunyako fondo historikoen artxibozaina].

Martiaren 31ari jagokonean, ekintzak goizeko 8:00etan hasiko dira kanpai hotsakaz bonbardaketearen momentua gogoratuz. Eguerdiko 12:00etan udalak urteroko lore eskaintzea kanposantuan dagoan monolito aurrean egingo dau. Arratsaldeko 18:30etan Andra Mariko plazan biktimei oroimen-ekintzea izango da. Ekintzak gaueko 22:00etan amaituko dira Joseba Tapiaren kontzertuagaz San Agustin Kulturgunean. Bertan 'Agur Intxorta maite' gerra zibileko jazoerak batzen dauzen diskoko abestiak eta bertsoak abestuko ditu.

Bibliografía:
1937 martxoak 31. Durango.
Irazabal Agirre, Jon [Gerediaga elkartea 2001]