Pirata informatikoen kontrako legea Frantzian
Bizkaie!
Internetetik musikea eta filmak bajatutea galarazo gura dabe Frantzian eta horretarako 38 euroko isuna jarriko deutse fitxategi digitalak erabilpen pribadurako eta legez kanpo deskargetan dituan bakotxari. Ganera, beste internauta batzukaz alkarlanean dagozanentzat, isuna 150 eurorainokoa izan daiteke.
Parlamentuak pasa dan astean onartu eban lege barria. Testua 286 aldeko botogaz onartu zan eta 193k kontrako botoa emon eben.
Hasieran isunak ez dira gogorrak izango baina, Gobernuaren esanetan, 'musikea doban deskargetan dauena kontzientzietan hasteko modukoak bai'. Zigorrak mailaka jarriko dabez, egindako delituaren arabera. Holan, diskoen eta pelikulen babes-sistemak legez kanpo deskodifiketan dabezan piratentzat 3.750 euroko isunak aurreikusten ditu legeak. Babes-sistema horreek baliobakotzeko programak beste persona batzuen esku ixten dabezanei 30.000 euroko isuna eta sei hilabeteko kartzela zigorra ezarriko deutse.
Zigorrik handienak (300.000 euro eta hiru urteko kartzela zigorra) artxibategiak banatzeko sistemak zabaltzen dabezanei eta kopiautako lanak legez kanpo saltzen dabezanei jarriko deutsiez.
Legearen helburua Internautek musikea legeak zehazten dauen legez saltzen daben atarietara jotea da.