Publi-haurdunaldiak
Zenbat diru dago tartean?
1.000 dolar. Francis amak berak eskaini eban beraren burua (eta alabatxuarena) egitasmo berezia egiteko. Dirua autoa eta umea jagoteko gastuak pagetako behar eban eta, birritan pentsau barik, aurrera ekitea erabagi eban. ‘Bihar etzi, nire alabea pozik egongo da honetaz. Oso pozik nago jaiotzeagaz eta Globat.com enpreseak nire poztasuna mundu osora zabaltzeko aukerea emon deust’. Adierazpenetan be, ezin ahaztu enpresearen izena!
Haurdunaldian be, babesleagaz
Erditzeko momentuaz gan, Francisek haurdunaldi osoan eroan dau beste enpresa baten publizidadea tripan pintauta, aurretik be proiektu bitxietan parte hartu izan eban ‘on line’ kasino baten izenagaz, hain zuzen be.
Bizkaie!
Estadu Batuetan, publizidadeak ez dauka mugarik. Orain, haurdun dagozan emakumeak euren sabelak eskaintzen dabez publizidadea eroateko, beti be diruaren trukean. Internetez egindako enkantean gehien pagetan dauenak eukiko dau beraren enpresearen edo dana dalakoaren izena, logoa edota irudia haurdun dagoan emakumearen sabelean jarteko. Daborduko badagoz zenbait ‘puntocom’ enpresa horretan sartuta eta ‘on line’ kasino batek be ez dau aukerea galdu.
Asia Francis 21 urteko emakumearen erditzeak hainbat jarraitzaile izan ebazan. Globat.com enpresa estadubatuarrak (webguneen kudeaketeaz arduratzen da) babesten eban eta, webcam baten bidez, erditzea Internetez ikusteko aukerea egongo da laster. Francis gaztea egoan logelan, oheko izarek be enpresearen logoa euken, baita bertan egozan medikuek eta laguntzaileek be. Ganera, etxetik ospitaleko gela horretara Globat.com enpresearen publizidadez jositako autoan heldu zan.