Musikea  IV. urtea // 155. zenbakia

Depeche Mode taldeak Donostian joko dau garagarrilean


Bizkaie!

Espainiako Estaduan udan emongo dauen lehen kontzertua Donostiakoa izango da, garagarrilaren 22an, Anoetan hain zuzen. Garagarrilaren 25ean Torreviejan joko dau Depeche Mode taldeak, eta 26an, barriz, Granadan. Aurretik, Madrilen eta Bartzelonan jo dau taldeak 'Touring the Angel 2005-06' birearen barruan.

Lau urtetan diskorik atara barik egon ondoren, 'Playing The Angel' urrian kaleratu eban taldeak. Londresen aurkeztu eban diskoa Depeche Mode taldeak abuztuan.

Pop elektronikoa lantzen dauen taldeak 25 urte bete ditu hamaikagarren bilduma honegaz. Aurreko lana, 'Exciter' izenekoa, 2001ean argitaratu eben eta zaleen erantzuna sekulakoa izan zan; danetara, bi miloe disko saldu ebezan.

Hamabi kantuz osotuta dago Martin Gore, Dave Gahan eta Andrew Fletcher musikarien lan barria.