Musikea  IV. urtea // 155. zenbakia

Gor diskoetxearen 15. urtebetetzea


Bizkaie!

Aurten 15 urte beteko dira Gor diskoetxea sortu zanetik eta bere arduradunek jai handi bat antolatu dabe apirilaren 8rako, zapaturako, Iruñeako Artsaia aretoan. Gaueko 22:00etan hasiko da eta goizaldeko 2:30etan amaituko. Sarrerea doban izango da, eta bertan parte hartuko daben taldeek be muxutruk joko dabe.

Jaiaren iraupena mugatzeko talde bakotxak eskainiko dauen tartea oso laburra izango da, hamar-hamabi minutu ingurukoa. Emonaldien tarteetan hainbat bideo izango dira ikusgai, barriak zein iraganekoak. Taldeez gan, ezusteko atsegin bat baino gehiago be preparau dabe antolatzaileek.

Gor Jaian parte hartuko daben taldeak ondokoak dira: Sök (Iruñea), Ezinean (Azpeitia), Stupenda Jones (Sakana), Leihotikan (Iruñea), Brigada Criminal (Lazkao), Kerobia (Iruñea), Chicarela (Lizarra), Lendakaris Muertos (Iruñea) eta Skunk (Hendaia).

Beste alde batetik, Gor diskoetexeak web gune barria dauka martxan: http://gor.skalariak.com, hain zuzen be.