Musikea  IV. urtea // 155. zenbakia

Van Morrison Bilbora dator barriro


Bizkaie!

Van Morrison konpositore eta kantari irlandarra Bilbora bueltauko da bagilaren 27an eta 28an eta kontzertu bi eskainiko ditu Euskalduna Jauregian. Bertan, musikariaren jarraitzaileek 'Pay the Devil' izeneko lan barriko country kantak entzuteko aukerea izango dabe.

Morrisonek 4.000 ikusle batu ebazan pasa dan urtean Bilbon eskainitako emonaldietan eta sarrerek hamar egun baino gitxiago egon eben salgai. Datorren kontzerturako, sarrerak salgai dagoz jada, 40 eta 60 euroan. Telefono bidez eros daitekez (944 310 310), baita Euskalduna Jauregiko txarteldegietan, BBKren kutxazain automatikoetan eta Internet (www.bbk.es) bidez be.

Bizitza

Van Morrison Belfasten jaio zan 1945eko abuztuaren 31n. Them taldea sortu eban 1964an eta disko bi kaleratu ebezen: 'Them' eta 'Them Again'. 1967an plazaratu eban lehenengo bakarkako lana: 'Brown Eyed Girl'.

Morrisonen ibilbide luzean disko eta kontzertu ahaztezin ugari izan dira. Ganera, musikearen historiako artista handi askogaz kolaborau dau, tartean Bob Dylan, The Band, John Lee Hooker, The Chieftains, Tom Jones, Jim Capaldi eta Ray Charles.