Jan-edanak  IV. urtea // 153. zenbakia

Ardaoaren V. Mundu Foroa Errioxan


Foroan, bost gai jorratuko dabez: aldaketa klimatikoa eta ondorioak, Europako Batasuneko eta Munduko ardaogintzarako araudi barria, merkaduaren egoerea eta ardao-estilo barriak eta ardaogintzan daborduko garapen ekonomikorako dagoan inguruen bilakaerea.

Aldaketa klimatikoaz eta ardaogintzarako araudi barriaz egin dogu berba aurreko artikulu batzuetan. Bestalde, arlo ekonomikoari jagokonez, mundu zabalean ardaoen komerzializazinorako erabilten diran estrategiak aztertuko dira. Sormen enpresariala, merkaduen ezagutza eta salmentarako estrategia be aztertuko dira. Marketing arloan, ardao estiloen joera barriak aztertuko dira: kontsumitzaileen joerak eta sensibilidade barriak, kalidadezko ardaoen etorkizuna, jatetxeetako ardao kartetako joerak eta lujozko produktuen artean, ardaoen marketinga. Azkenik, ardaogintzarako inguruen garapen integralaren arloan, ardaogintzea eragile sozioekonomiko izan daiten, sektorearen aukerak aztertuko dira.

Beraz, Errioxa ardaogintza arloko gune ideia-sortzaile bihurtuko da foro honi esker. Bertan, ardaogintza sektorea eragile sozioekonomiko erreferente legez aztertuko da eta berau zaintzea eta sendotzea da helburua.


Imanol Sarasola,
enologoa

Munduko hainbat aditu bilduko dira LogroƱon ardaogintzearen inguruko egoerea eta etorkizunari begirako bilakaerea aztertzeko. Besteak beste, sektorean dagozan aurrerakuntzen barri jasotea, ardaogintzan dabizanen arteko hartu-emonak sendotzea eta baliabideak hobetzea izango dira foroaren helburuak, sektorea gero eta indartsuagoa eta gogorragoa izateko.

V. Foro hau martiaren 28an, 29an eta 30ean egingo da. Errioxako gobernuaren Nekazaritza eta Garapen Ekonomikorako sailak eta Errioxako Enpresarien Elkarteak antolatu dabe eta Errioxako Auditorio eta kongresuetarako Jauregian izango da.

Ardaoaren Foroan ardaogintzearen inguruko helburu barriak eta momentu honetan dituan gorabeherak eta arazoak (teknikoak, politikoak, araudiak..) aztertuko dira eta, era berean, eztabaidea egingo da sektorearen garapena ingurune emonkorragoetara zabaltzeko aukerak aztertzeko.