Seiurte diskoetxe eta disko barriagaz jatorku
Bizkaie!
Azken hilebeteak gatxak izan dirala autortu dau Seiurte taldeak. Udabarrirako Metak diskoetxeagaz diskoa atarateko amesa euken baina proiektua bertan behera geratu da, hainbat biderrez entzun dogun zoritxarreko itxierea dala eta. Barria jaso ebenean, noraezean geratu zirala autortu dabe taldekideek baina 'hasierako golpeari eutsi eta aurrera egin genduan'.
Holan, diskoetxe barria sortzea erabagi eben: 'Estoldetan'. Ekimenaren lehenengo proiektua be martxan dago, diskoaren izenburu eta guzti: 'Jauzia'. 'Oraingoz, gure diskoak atara gura doguz diskoetxe barriaren eskutik baina bestelako proiektuak ez doguz baztertzen', dinoe. Taldearen hirugarren diskoa izango da, 2004an 'Ekiozu' eta 2003an 'Bapatean' lanak atara ostean. Aurretik, hainbat maketa daukiez grabauta eta Euskadi Gaztek Maketa Leihaketako 13. edizinoa eurek irabazi eben orain dala urte batzuk.
Hamar kantaz osotutako lan barria apirilerako atara gura dabe.