Kulturea  IV. urtea // 153. zenbakia

Bilboko Itsasdarraren Museoak 115.235 bisita izan ebazan igaz


Bizkaie!

Igaz, Bilboko Itsasadarraren Itsas Museoak danetara 115.235 bisitari izan ebazan. Ganera, kopuru honi beste 24.884 persona gehitu behar jakoz, museoak antolatutako 61 ekitaldietara joan diranak.

Itsas Museoko presidente Jose Angel Corresek jakitera emon dauen legez, museo bilbotarraren barruko erakusketez gan, kanpoan antolatutako ekintzek arrakastea izan dabe: dikeetara bisitea, ontziak aztertzeko osterea, Bilboko Itsasadarraren historiaren bertatik bertarako bisitea eta abar.

Gaztetxuek be museoaz gozetako aukerea ez dabe bazterrean itxi eta danetara 7.908 lagun hurreratu dira gela didaktikora. Bertan, itsas munduko balore eta ekintza ugari egiten ikasi dabe ikas-programen eskutik.

Itsasoa gizartera erakarteko asmoz, Bilboko Itsasadarra eta itsas ondarea ezagutarazotea da museo bilbotarraren helburu nagusia. Horretarako, erakusketa ugari antolatu dabez. Erakusketok kaietara etorriko diran itsasontziakaz tartekatuko dira. Holan, 'Mercedes', 'Tenacious' edota 'Shtandart' ontziak ikusteko eta bisitetako aukerea egongo da.

Azkenik, hezkuntza ekimenei jagokenez, tailer bi jarriko dabez martxan: batetik, Itsas Salbamentuak Bilboko Suhiltzaileakaz batera umeentzako egitaraua antolatuko dau salbamentu teknikak erakusteko; bestetik, nabigazinoak antolatuko dira Bilboko Itsasadarretik, partaideei benetako nabigazinoaren oinarrizko ideiak erakusteko.