Sarean  IV. urtea // 153. zenbakia

Itsuentzako tekladua


Edozein hizkuntzatan

Tekladu barriak lehenengoz buztartzen ditu funtzinoen teklak eta tartetxua ixteko teklea baina letrea + zenbakidun teklak euki beharrean brailleko zortzi teklak daukaz. Holan, edozein hizkuntzatan idatzi daiteke.

ONCE erakundeak jarriko dau salgai produktu barria, 600 eta 800 euro bitartean. Bihar-etzi sisteman aldaketarik egon ezkero, formatu barrietara moldatzeko modua egongo da.

Diseinua, itxurea eta materiala be kontuan hartu dira tekladua egiterakoan. Kontuan hartu behar da zortzi tekla dirala garrantzitsuenak eta eurek jasoten dabez golpetxu danak.

Bizkaie!

Bartzelonako Unibersidade Autonomoko eta ONCEko ikerlariek braille sisteman oinarritutako tekladua garatu dabe. Munduan sistema bakarra da ikusmen arazoak daukiezanei ordenadorea braille hutsean erabiltea ahalbidetzen deutsena. Ganera, eskuak mobiduteko arazoak daukiezanentzat be erabilgarria da tekladu barria.

Produktua Bartzelonako Unibersidadeko ikerlari Jordi Roigek eta ONCE itxuen erakundeko José Luis Fernández Coyak aurkeztu dabe oraintsu.

Braille tekladuak hainbat abantaila eskaintzen ditu. Ordenadorera USB kablearen bidez konektetan da; holan, betiko tekladua eta braille tekladua aldi berean erabil daitekez eta ez da zertan ordenadorea berrabiarazo behar tekladua konektetan dogun bakotxean. Tekladua ikusmenean eta eskuak mobidukeran arazoak daukiezan personentzat dago diseinauta berenberegi. Holan, erraztasun handiagoz idatzi ahal izango dabe euren ordenadoreetan, betiko tekladuakaz trabak daukiez eta.