Sarean  IV. urtea // 153. zenbakia

MSN Search vs. Google


Bizkaie!

MSN Search bilatzailearen bersino barria da Microsftek epe laburrean kaleratuko dauena. Windows Vista (Winsdowsen bersino barria) aurkezten dabenean jarriko dabe martxan bilatzailea. Horra hor, burrukea.

Oraingoz, ez dabe ia proiektu barriaren inguruko daturik zabaldu baina Neil Holloway Microsofteko arduradunetako batek jakitera emon dauenez, proiektu barriak merkadu estadubatuarra astinduko dau. Haren hitzetan, 'bilaketen kalidadeak eta bezeroari eskainiko deutsozan emoitzen garrantziak agerian itxiko dabe produktuaren arrakastea'.

Bilaketak egiterakoan, interneteko helbideak baino harago joango ei da MSN Search eta bezeroak eskatzen dituan datu konkretuen ganeko informazinoa topauko dau antza.

Bilatzailearen arduradunek uste dabe Google ahalguztidunari aurre egingo deutsola MSN Search barriak.