Sarean  IV. urtea // 153. zenbakia

Euskal gazteluen historia sarean


Bizkaie!

Hiru.com webgunean Erdi Aroko ehun bat euskal gazteluren historia topau geinke. Eraikin bakotxaren datuez gan, gazteluen argazkiak, euretariko bakotxera heltzeko bidea eta zailtasun mailea zehazten da, besteak beste.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren proiektua da eta Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian dagozan gazteluak batzen ditu. 'Euskal Herriko 101 Gaztelu' izenburupean, Antton Arrieta Valverdek, Sorne MatxiƱena Ursuegik eta Ikastolen Elkarteak lan bikaina egin dabe.

Eraikuntza bakotxaren ganeko datu zehatzak ikusi geinkez: sorrera datea, historian izan dauen garapena, kokapenaren zergaitiak, egiturea eta abar. Ondarearen garrantzia azpimarratzen da baita.