Iker Txarterina bilbotarrak ordezkatuko dau Bizkaia 'Maestro del Espresso Junior 2006' sariketan
Bizkaie!
Artxandako Hostalaritzako Goi Eskolako (ESHA) ikaslea dan Iker Txarterinak ordezkatuko dau Bizkaia 'Maestro del Espresso Junior 2006' sariketaren finalean, apirilean Bartzelonan jokatuko dan horretan eta 'Espainiako sukaldaritza eta hostalaritza eskola hoberenetariko' 30 finalistatik gora izango dira bertan.
Iker Txarterinak 23 urte ditu eta Bilbon jaioa da. EHSAk orain gitxi eginiko lehiaketa baten finalista geratu da, beste hainbat ikaskidegaz batera espresso kafe bat egiteko lehiaren ondoren, txapelketako bi babesleak diran 'illycaffè' eta 'La Spaziale' lantaldeek ezarritako araudien arabera eta hostalaritzako sektorean sukalde-espezialidade honen artea eta kulturea hedatu asmoz antolatutako ekimenean.
Apirilean Bartzelonan egingo dan finalean makinen erabilerea eta kalidade goreneko 'maisuen capuchino' bat landu eta aurkezteko abilidadea erakutsi beharko dabez hautagaiek. Beste sari batzuen artean, irabazleak 600 euroko beka bat jasoko dau bere ikasketetarako.