Euskerea berbagai  IV. urtea // 151. zenbakia

Euskararen Etxeak 5000. bisitaria hartu dau


Eusko Jaurlaritzeak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak batera sorturiko zentroa da Euskararen Etxea. Bilboko San Ignazio auzoan kokatuta dago eta euskereagaz zerikusia dauen guztia lantzea da helburu nagusia: azterketea, ikerketea, zaintzea eta zabalkundea.

Gauzak holan dirala, multimedia artxiboa da zentroaren erdigune eta muina. Gaur egun, 190 tituluko oinarri informatizatua dauka mediatekako datu baseak. Oinarri hori hazten joango da, orain arte argitaraturiko materiala ikertu eta berreskuratzeko lanari dagokionean. Gaur arte euskeraz hainbat formatutan argitaratu diran multimedia produktu guztiak biltzen ditu gune honek: CD, diskete eta DVDak.

Horrezaz ganera, Euskararen Etxea lan handia egiten ari da Interneten dagozan euskerazko web gune guztiak biltzen eta daborduko, euskerazko 1 143 web orri jaso dira zentroaren datu basean.

Bizkaie!

Euskararen Etxea, euskara sustatu eta zabaltzeko sorturiko zentroan, 5 000. bisitaria sartu zan orain egun batzuk. Arduradunen ustez, arrakasta handia da kopuru horretara heltzea, joan dan abenduan lehen urtea bete eban eta zentroak jardunean. Basauriko helduen hezkuntza iraunkorreko ikastegiko ikasleakaz 5000 bisita izna ditu zentroak, eta plaka bat eta zenbait erregalu jaso dabez oroigarri modura.

Horrezaz ganera, zentrora bertara joandako bisita-errekor horri, web orriaren bitartez (www.euskararenetxea.net) jasotako 20 083 konsultak gehitu behar jakoz.

Euskararen Etxearen arduradunen esanetan, baikorrak izateko moduko kopuruak dira, zentroa jardunean hasi zenetik lehen urtea bete berri baita joan den abenduan.

Datu jakingarriak:

- Bisitak sexuaren arabera: % 45 gizonezkoak izan dira, eta % 55 emakumezkoak.

- Bisitak adinaren arabera: % 53,2 hamazazpi urtetik beherakoak izan dira;% 35 hamazortzi urtetik 40ra bitartekoak; % 10,7 41 urtetik 60ra bitartekoak, eta % 1,2 61 urtetik gorakoak.

- Bisitak jatorriaren arabera: bisitarien % 89,6 Bizkaitik etorri dira; % 6,8 Euskal Herritik; % 1,9 Estadu Espainiarretik (turista katalan eta madrildarrak batez be), eta % 1,7 atzerriko hainbat lekutatik (Ingalaterratik, Irlandatik, Finlandiatik, Alemaniatik, Frantziatik…).