Euskerea berbagai  IV. urtea // 151. zenbakia

'Leidu eta flipau', Xabier Paiari erantzunez


Amagoia L. de Larruzea Zarate,
Gernika-Lumoko Odol-emoileen alkarteburua eta Dosanbiz- Bizkaiko Odol-emoileen elkarteko Idazkaria

Disparateak disparate,"Begiko odol emaile" zeuk emondako adibidearen jatorrira jo eta noizkoa izango eta 2001eko datakoa izan da! Urrun, ezta? Ez dinot nik holako asko ez diranik baina, urteak urte, 2006an gagozala hain urruneko adibidea emonik barregarri jarri dozu eta horreri be puntu batean disparatealakoa deritxot. Gaurkoari gehiago begitu behar jakola uste dot. Eta transfusinoarena be alde batera itxi bazendu, asko be hobeto, hori askoz be serioagoa dalako. Zeure artikuluaren azken lerroan dinozun moduan, neuk bai 'leidu eta flipau' zure disparateakaz. Euskalgintzan ezer aurreratzen dogu halakoak eginaz, ala? Ezezkoan nago.