Euskerea berbagai  IV. urtea // 150. zenbakia

Berbalagunak Enkarterrin


Bizkaie!

Euskereak gaur egunean Enkarterrin dauen egoerea ikusita, eta batez be euskeraz dakitenek edo ikasten dabiltzanek berba egiteko dabezan aukera murritzak kontuan hartuta, Berbalagun egitasmoa abian dago ondoko helburuakaz: alde batetik, Enkarterriko euskaldunak hartu-emonetan jartea eta bestetik, berba egiteko aukera gehiago sortzea.

Programearen eragileak Mankomunitateko Euskara Zerbitzua, Balmasedako Euskara Zerbitzua, Enkarterriko Udal Euskaltegia eta Enkarterriko AEK dira. Partaide guztion helburua eskualdeko ganerako talde, alkarte eta gizabanakoakaz alkarlanean hastea da, euskerearen normalkuntza prozesuan danon ahalegina eta ekarpenak beharrezkoak baitira.

Norentzat da Berbalagun?

- Euskerea ikasleentzat eta euskaldunentzat: Enkarterriko euskaldun gehiago ezagutu eta euskeraz berba egiteko aukerea.

- Euskerea ez dakitenentzat: Agendaren bitartez euskarak dituen baliabideakaz gozetako aukerea (antzerkia, bertso saioak, kontzertuakā€¦)

Zer eskaintzen dau BERBALAGUNak?

- Berbalagunak: edadea, zaletasunak, eta disponibilidadea kontuan hartuta lauzpabost laguneko taldeak osotuko dira. Euskeraz berba egiteko konpromisoa hartuta, talde bakotxak dinamizatzailea aukeratuko dau eta danon artean erabagiko dabe noiz, non eta zertarako bildu.

- Euskerearen Agendea: Ikastaroak, txangoak, kultur ikuskizunak, kontzertuak, antzerkia, errezitaldiak, bertso saioak, diaporamak, eztabaida foroak, berbaldiak, erakusketak,...