Euskerea berbagai  IV. urtea // 150. zenbakia

Zelan esaten da...?


Eta azkenean, piramidearen puntaren puntan, hiztegi eta abarrek emoten ez dabezan berben zailtasunak dagoz. Emoten dau horreek berbak sekula ez dauzela inork itzuli. Eta orduan inguruari begira jarten gara eta berehala ikusten dogu gai horretan adituak diranak be ez daukiela ideia handirik bi hizkuntzetan manejetako. Eta egoera horretan gelditu ahal dan aukera bakarra dudea 'Itzul' itzultzaileen posta zerrenda elektronikora botatea izan leiteke. Akaso Bizkaieko irakurle batzuei ezaguna egingo jatzuei, baina besteei zertaz nabilen ikustea gomendatzen deutseet: http://www.eizie.org/Tresnak/Itzul. Berba gatxakaz behar egiten dabenentzat sano erabilgarria da.

Halandaxe, posta zerrenda horrek zalantzak argitzeko ez eze, barre egiteko be balio dau. Izan be, mezu askok eta askok euskeraz edo erderaz egindako itzulpen okerren barri emoten dabe. Baten batek antologia egin gura badau, gura beste badaukaz Itzulen bertan. Antza, Karlos del Olmok zeozer atara eban artikulu batean. Neuk, hari eta zerrendeari zor jakien errespetuagaz, itzulpen eder horreen ale batzuk ekarri gura dodaz hona.

Ingelesa dakienentzat, itzultzaile batek kontetan dau orain hainbat urte Getariako menu batean hauxe iminten ebala: Rape a la parrilla (2.000 pta. por kilo) = Rape on the grill (2,000 pts por kilo) Rape a la americana (2.000 pta. por kilo) = Rape American Style (2.000 pta. por kilo). Antza, jatetxekoek ez eben jakin ingelesez 'rape' bortxaketa dala.

Bizkaiko odol-emoileen papeltxo batean azaltzen ei zan: Begiko odol-emailea… Estimado cliente. Ez dot imajinau gura zelan egingo eben transfusinoa! Zelakoak garen bizkaitarrak! Neu txikia nintzen orduan, baina badakit 'Parque de Atracciones' esaten eban kartelaren ordaina euskeraz 'Erakarpen-parkea' zala.

Abonoa ongarri deitzearena ezaguna da, baina neuk ez nekien horrenbeste itzulpen xelebre egoala eskolen inguruan: 'Atención, zona escolar' esaten eban kartela zelan itzuli eben euskeraz? 'Eskolalde arriskutsua'. Doneztebeko eskolearen ondoan hau esaten eban kartel bat egoan: 'Concentración escolar/ Kontzentrazino eskolea'. Pentsau zein arriskutsuak diran, Nafarroako telefono gidan ikastolarik ez zala agertzen. Horren ordez 'Lizarra y Castola' ekarren.

Eta itzulpenen 'boligrafo gorria' saria, BILBAO URBAN CIRCUIT antolatu ebenentzat da: http://www.sustatu.com/1118832461/un%20ingles%20vino%20a%20Bilbao.pdf.

Leidu eta flipau!

Xabier Paia

Txikitatik sarritan entzun beharreko galderea izaten da izenburuan jarritakoa. Izan be, umetako ezjakintasunari Euskal Herriko errealidade diglosikoaren zailtasunak batu behar jakoz. Akaso gauza baten izena euskeraz jakingo dogu, erdarazkoaren aztarrenarik be izan barik. Tira, edo alderantziz.

Edozelan be, umeak handitu egiten dira eta oinarrizko elebitasunera ailegetan dira kasu askotan. 'Egunon/Buenos días' efektua da: hiztuna gai da hizkuntzearen funtzio fa(k)tikoari jagokozan berbak esateko. Horren adibide argiena ETB2 eta Radio Euskadi dira.

Piramidean gora jarraitu ezkero, ostera, akaburako personak berez ezagutzen ez dauzen berben baliokideak topau beharrean izaten gara. Zelan esaten da erdaraz 'administrazino-zuhurtziarakotasuna'? Zorionez, horretarako hiztegiak eta batez be datu baseak izaten doguz eskura.