Zinea  IV. urtea // 150. zenbakia

Good night, good luck


Argi dago 'Good night, and good luck' filma Estatu Batuetako ikus-entzuleei beren beregi zuzendutako kontakizuna dana; izan be, pelikulearen egileek jakintzat emoten dabe mundu guztiak Edward R. Murrow kazetari entzutetsua ezagutu behar dauela; seguru antzean, horregaitik ez dabe bape nekerik hartu, ez dabe izerdirik bota personaia nagusia aurkezten.

Edozelan be, Clooney-ren filmaren arazo nagusia zera da: sakontasunik eza. Ez da sakontzen filmean, ez da sakontzen personaien garapenean; McCarthy-ren eta Murrow-ren arteko liskarreko hainbat pasarte aukeratu eta horreetxek irudikatzeko erabagia hartu da, beste barik. Ez da harritzekoa, beraz, 90 minutuko luzemetraia izanagaitik be, abroziduteko moduko hainbeste hutsarte topau izana; ganera, pantailaz bestaldekoei dan-dana emoten jake eginda, ez jake parte hartzeko aukerarik emoten.

Guztiagaz be, pelikula honek itzelezko arrakastea lortu dau Estadu Batuetan, beharbada, Clooney-ren filma balorau beharrean, Murrow-ek MacCarthy-ri mozorroa kentzeko egindako lan ezaguna kontuan hartu dalako; egia esan, film hau salaketa kontakizun modura baino ezin da erabili, baina horretan be trakets dabil, makal.

Joseba Terreros

- Zuzendaria: George Clooney.
-Herrialdea: AEB.
- Iraupena: 93 minutu.
- Antzezleak: David Strathairn (Edward R. Murrow), Robert Downey Jr. (Joe Wershba), Patricia Clarkson (Shirley Wershba), Ray Wise (Don Hollenbeck), Frank Langella (William Paley), Jeff Daniels (Sigfried "Sig" Mickelson), George Clooney (Fred Friendly), Tate Donovan (Jesse Zousmer), Tom McCarthy (Palmer Williams), Matt Ross (Eddie Scott).
- Gidoia: George Clooney eta Grant Heslov.
- Argazkia: Robert Elswit.
- Muntaia: Stephen Mirrione.