Informazionoaren zentsurea sateliteetara helduko ei da
Sateliteko datuak kodeauta dagoz eta klabeak behar dira. Amerikarren asmoa arazoak edo nazinoarteko krisialdiak dagozanean, segurtasunaren atxakian, erabiltzaileen klabeok deusezteko eskubidea eukitea da. Azken batean, zerrenda bat egin behar da eta zerrenda horretako kideek ez leukie sateliteotako aparatu amerikarren bitartez lortutako informazinorik eskuratuko.
Bestalde, Europako Batasuna ez dago guztiz ‘ados’ helburu horreekaz. Amerikarrakaz behar egitea bai, baina Europak ez dau gura holako zerrendatan sartu. Hor dago eztabaidea eta ikusiko da nork emongo dauen amore.
Dana dala, ez da gauza barria, Galileo sateliteagaz be gauza bera pasau zan. Galileo Europako Batasunak garatzen dauen sateliteen bitarteko nabigazino sistema barria da. Estadu Batuetan garatu dan GPS sistema ezagunaren antzekoa da baina, teorian, sistema finagoa eta hobea izango da. Beste akordio baten bidez, sistema biak erlazionetako neurriak hartu dira. Baina akordio hori lortzeko, Europak arlo batean uko egin behar izan eban. Hasiera batean, Galileoren seinale baten frekuentzia Estadu Batuen GPS militar barriaren ondoan egoan. Arazoak izan ezkero (geraren bat edo antzerakoak), Estadu Batuen asmoa leku batzuetan seinale danak (Galileorena be bai) borretea izan da. Seinale danak baina eurenak ez, jakina. Baina Galileorena euren seinale baten ondoan egonda, ezin eben holakorik egin. Orduan, urtenbidea zera izan zan: Europaren Galileoren seinalea beste frekuentzia batera mobidutea. Eta akordioa sinatu zan.
Oraingoan, ikusiko dogu Europak aurre egiten deutson ala, betiko legez, atzera egiten dauen.
Gotzon Plaza,
informatikoa
Horixe da, antza, Estadu Batuen asmoa. Orain dala urte batzuk, 1998an, Estadu Batuek eta Europako Batasunak meteorologiako sateliteen inguruko akordio bat sinatu eben. Alkarlanean, satelite europar eta amerikar banagaz ikerketa meteorologikoak egitea zan helburua. Aurtengo bagilean espazioratu gura dabe lehenengoa: ‘MetOp 1’.
Satelitea ESAk egin dau (Europako Espazio Agentziak) eta Eumetsat erakundearen menpean egongo da. Erakunde honek Europako 19 herrialde batzen ditu eta informazino meteorologikoa zabaltzen dau.
Akordioaren arabera, sateliteak batzen dauen informazinoa europarra eta amerikarra da. Horra, hor, arazoa.
Estadu Batuetako segurtasun neurriak dirala eta, euren helburua hauxe da: satelite horretako amerikar aparatuakaz lortzen dan informazinoa zentsuretea. Aparatu europarrakaz lortutakoa euren eskutik kanpo geratuko litzateke, hor ez daukie eskua sartzerik.