Sarean  IV. urtea // 150. zenbakia

Arrantzaleentzat lagungarri teknologikoa


Gotzon Plaza,
informatikoa

Koadrilako lagun batek esaten eustan: ‘arrantzea, hori bai dala atsegina. Norbera lasaitu egiten da eta gainera guztiz dibertigarria eta entretenigarria da: amua preparau, kainaberan haria jarri, leku aproposena aukeratu, uraren zurrunbiloak aztertu, haria bota eta batu... Ez daukazu gogaituteko denporarik. Eta arraina atrapetan dozunean, ... bueno, hori kristona da’. Nire lagunari arrantzan egitea gustetan jako, bai, baina ez da trebeegia arrainak etxera eroaten.

Baina akaso, horrek badauka erremedioa, teknologiari esker ganera. Ezetz igarri nondik datorren barri hau? Ba bai, Estadu Batuetatik. Hango enpresa batek (SmartCast) lagungarriak preparau ditu arrantzaleentzat: errekatan zein itsasoan dabizan arrantzaleentzako kable bako sonar tramankulua.

Asmakizunak pieza bi daukaz: bata, hamarren bat zentimetrokoa, kainaberaz botaten dana uretara; bigarren piezea, erloju baten antzekoa da eta arrantzalearen eskumuturrean egongo da.

Lehenengo piezea uretara jausten dan momentuan martxan hasten da eta uraren tenperaturearen eta hondoaren perfilaren barri emongo deusku. Holan, 90 gradutako angeluan arrainik balego, arrantzalearen ‘erlojuak’ alarmea joko leuke eta arrain baten irudia agertuko litzateke bertan.

Asmakizunaren prezioa 140 eurokoa da eta denda espezializatuetan dago salgai. On egin danoi!