Zinea  IV. urtea // 150. zenbakia

Euskal Zinearen Astea zezeilaren 20tik 25era Gazteizen, José Luis Ramos eta Bingen Mendizabal omenduz


Bizkaie!

Gasteizen egingo da zezeilaren 20 astelehenetik zezeilaren 25 zapatura, Euskal Zinearen Astea eta prentsa-ohar batean antolakuntzeak jakinarazo dauenez, zinemaldi beraren zuzendaria dan José Luis Ramos zine-zuzendaria eta soinu-banden egilea dan Bingen Mendizabali omenaldia egingo jake.

Aurtengoa 22. edizinoa izango da eta lehen aldiz maiatzean ospatuko dan NEFF (New European Film Festival) izenekoaren antolakuntzearen barruan dator. Aitatutako omenaldietara joateko zein proeiktauko diran filmak ikusteko hiru eurotan egongo dira sarrerak salgai Araba Kulturgunean.