Musikea  IV. urtea // 150. zenbakia

Inoiz baino talde gehiago aurten Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketan: 1606


Bizkaie!

Bilbao Hiria 18. Pop-Rock Lehiaketeak inoiz baino parte-hartzaile gehiago (1.606) izango ditu 2006an; azken sei urteotan, urtetik urtera nabarmen hazi da bialdutako lanen kopurua.

Talde horreetatik guztietatik 1.147k pop-rock estiloa lantzen dabe, 360k metal musikea eta 99k tendentzia barriak. Ganera, 1.105 talde Espainiako Estadukoak dira. 223 taldek Euskaditik bialdu dabez euren grabazinoak (157 Bizkaikoak, 46 Gipuzkoakoak eta 20 Arabakoak), 222k Kataluniatik eta 150ek Madrildik.

Estatudik kanpoko taldeei jagokenez, 501 musika-talde aurkeztu dira; gehienak, 158, Frantziako Estadukoak dira.

1988ko urrian 'Villa de Bilbao' Pop Rock Lehiaketea abian jarri zanetik, 17 edizino egin dira eta beti musika-korronteen punta-puntako abangoardietan mantendu da. BilboRock aretoak 1977an ateak zabaldu ebazanetik, lehiaketeak hor jarri eban egoitzea, eta dagoeneko bederatzi edizino daroaz lehiaketearen bigarren faseko 24 kontzertuak eskaintzen.

Martiaren 1etik bagilaren 8ra bitartean egingo dabez lehiaketako kontzertuak Bizkaiko uriburuan eta bagilean argitaratuko da irabazleen zerrendea. Antolatzaileek 10.000 ikusle batu gura dabez aurten.