Euskerea berbagai  IV. urtea // 150. zenbakia

HABEk sarean jarri dau 'Ikasbil', ikasleek euskeraz ikasteko atari barria


Bizkaie!

HABEk www.ikasbil.net proiektua garatu eta martxan jarri dau, bi helburugaz; batetik, orain arte sakabanaturik egozan euskera-ikasleentzako zerbitzuak interface bakar batera biltzeko, eta, bestetik, euskaltegi eta ikasleak baliabide egokiz horniduteko, bitarteko arin eta dinamikoagoa eskainiz.

Atari barri honetan, euskera-ikasleak ikas-baliabide ugari topauko ditu, bilatzaile eraginkor baten bidez bere beharren arabera erraz eskuratzeko modukoak. Momentu honetan, 8.000 eduki didaktikotik gora dagoz atarian (idatziak, entzungaiak, bideoak, ariketak, sekuentziak, etabar), danak irizpide didaktikoz katalogatuak (euskera-maila, helburu didaktikoa) eta on-line egiteko moduan jarriak, doban beti be.

Horrezaz gan, euskera-ikasleak bere ikas-prozesuan sano baliagarriak izango jakozan bestelako baliabideak be topauko ditu, HABEk berak sortu edo bideratuak, eta baita euskera-ikasleen komunidadeak berak sortuak be, besteak beste, irrati-nobelak, denbora-pasak, ipuinak eta beste.

Era berean, atari honek informau egingo dau: euskaltegien eskaintzea, deialdien ezaugarriak, matrikulazino epeak... Eta euskerazko kultur emonaldi eta ekintzen barri be emongo dau atariak, euskera-ikasleak bere beharrak diranak dirala erabateko zerbitzua jaso daian.