Elkar diskoetxearen nobedadeak udabarrirako
Euskal musika tradizionalagaz jarraituz, Urola bailarako Zabale (trikitixea), Larrañaga (panderoa, ahotsa) eta Berastegi (perkusinoa) hirukoteak osotzen dauen Kupela taldeak disko barria izango dau.
Eta trikitiagaz jarraituz, ‘Amorrua’ deituko da Iker Goenaga trikitilariaren hirugarren lana. Angel Unzu produktorearen laguntzinoagaz, Ikerrek, tradizino etnikoa oinarri legez hartuta, disko moderno eta erakargarria egin dau.
Lehenengo lana grabauko dauen beste talde bat be badauka Elkarrek: Sugan. Beasaineko talde gaztea da Sugan. Oinarrian hiru neska dituan talde honek lehenengo diskoa grabauko dau martiaren lehenengo hamabostaldian. Konposizino danak eurenak dira eta JC Perez arduratuko da produkzinoaz.
Eta amaitzeko, Itoiz taldeko burua izandako JC Perezek be disko barria izango dau kalean. ‘Hiriko historioak’ deituko da lan barria. Zuzeneko errepertorioaren sonoridadea gordeteko asmoz, estudioan zuzenean grabautako disko personal bategaz jatorku JC Perezek udabarrirako. ‘Atlantic River’, ‘Hau berua’ eta ‘Ikaro’ diskoetako zenbait abestiz gan, inoz argitara emon bako hiruzpalau kanta eta Itoiz garaiko ‘Astelehen urdin baten’ (1978) abestia birmoldatu ditu, pop-rock estilotik urrunduz eta jazz formazinora hurreratuz. Fernan Irazoki (bateria), Chris Kase (tronpetea), Gonzalo Tejada (kontrabaxua), Andrey Okejniczak (saxoa) eta Alberto Urretxo (tronboia) ditu abentura barri honetan bidelagun.
Gotzon Uribe
Udabarria hurreratzen dan neurrian zenbait euskal diskoetxek disko barriak plazaratzen dituez. Elkarlanean diskoetxeari jagokonez, sei disko barri iatarako ditue datozan hilebeteotan. ‘Orhiko xoria’ deituko da Juan Mari Beltranen lan berria. ‘Arditurri’ (Elkar, 2002) lanaren ildotik jarraituz, hamabost kantu barrigaz jatorku Beltran disko honetan. Musika tresna tradizionalak oinarri legez hartuta (txalapartea, txistua, xirulea, albokea, eskusoinua…), kanta tradizionalak eta berak sortutakoak buztartu ditu. Suso Saiz arduratu da produkzinoaz.
Bestetik, Oskorri taldeak ‘The Pub Ibiltaria’ bildumeagaz hasitako bidea ‘The Pub Ibiltaria 10’ diskoagaz jarraituko dau. Hain zuzen be, igazko Santo Tomas egunean Bilboko Pio Baroja plazan zuzenean emondako kontzertuaren grabazinoa da berau. Kanta herrikoien bildumeari taldeak eskaintzen deutson hamargarren ale honetan kantuen play-backa eta partiturak be aurkeztuko dira.