Musikea  IV. urtea // 150. zenbakia

'Guapa', La Oreja de Van Goghen disko barria, apirilaren 25ean salgai


Bizkaie!

Hasieran aurreikusitakoa baino beranduago, disko barriko lehenengo singlea izango dan 'Muñeca de Trapo' zezeilaren 20tik aurrera entzun ahal izango da irratietan.

Danetara, 13 kantu barri biltzen ditu Guapa-k, reggae zein 60ko eta 70eko doinuak nahastau edo buztartuz.

Boskote donostiarraren hamar urteko ibilbidean, bost miloe disko baino gehiago saltzeaz gan, platinozko 51 disko eta urrezko zortzi lortu ditu; Ondas, Amigo, MTV eta Musica sarietan hainbat golardo jaso eta hainbat bira egin ditu nazinoartean, besteak beste, AEBetan, Japonian eta Latinoamerikan.

Amaia Monterok (ahotsa), Pablo Benegasek (gitarrea), Alvaro Fuentesek (baxua), Xabi San Martinek (teklatua) eta Haritz Gardek (bateria) osotzen dabe taldea.

Azken buruan, La Oreja de Van Goghen jarraitzaileek jakin dagiela taldearen diskografia osoa bilduko dauen kutxa berezia martiaren 7rako eskuragai izango dabela.