Musikea  IV. urtea // 149. zenbakia

Korrontzi taldearen lehenengo diskoa martian kalean


Bizkaie!

Korrontzi taldeak prest dauka bere lehenengo diskoa. Madrilgo Nubenegra diskoetxeagaz argitaratuko dan lehen lan hau martia aldera egongo da dendatan eta bertara 12 kantu eta bideo pista bat be bilduko dira.

2004an sortu zan Korrontzi, Bilbo inguruko bost mutilez osotua eta folk doinuak jorratzen ditu taldeak. Era berean, trikitixearen inguruan mobiduten diran konposizino propioak eskaintzen ditu taldeak zuzenean eta, era horretara, azken urteotan, Euskal Herriko hainbat lekutan ibili dira, tartean Getxoko 2005eko folk Jaialdiaren azkenengo kontzertuan, Olodum Brasildar taldeagaz batera, 5.000 personen aurrean.

Pasa dan urtean, Mungiako Lamina estudioetan euren lehenengo disko hau grabau
ondoren, Korrontzik bere musikea gure mugetatik kanpo eroatea erabagi eban eta helburu hori errazago lortzeko Madrilgo Nubenegra diskoetxeagaz kaleratuko da lan hau.

Kontuak kontu, diskoa Euskal Herrian, estadu espainiarrean, Txinan, Suitza, Alemania edota Estadu Batuetan banatuko da.