Musikherria diskoetxea jentaurrean aurkeztuko dabe Durangon
Bizkaie!
Musikherria diskoetxe alternatiboak bere sorrerearen barri emon eban pasa dan abenduan, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan. Orain, barriz, Euskadiko hogeita hamar musika talde inguruk bat egin dabe egitasmoagaz eta diskoetxeak jentaurreko aurkezpena egingo dau martiaren 4an Durangon, jaialdi erraldoi bat eginda.
Egun osorako jaia izango da, eta proiektuan parte hartzen daben 30 talde izango dira bertan. Musikea kalera ataratea da lehentasuna eta horretarako, herriko hiru gunetan emongo dabez kontzertuak: Alde Zaharrean, Gaztetxearen ondoan eta Andra Mari eleizearen ondoko azokan.
Egun osoan egongo da zer entzun Durangon; goizeko hamaiketan hasita gaueko ordu txikiak arte, estilo askotako taldeak egongo dira: Zartako, Harrika, Gaitz, Korumba, Gatazka, Konter, Arjada, Adikune, Itaka, Kloratita, besteak beste.
Gauean, herri diskoetxearen aurkezpena egingo dabe azokan, eta ondoren, All Jazz Era, Izate, Fenomenos de la Naturaleza, Amaiur, Juko Barik, Motorsex, Kasu, Mixt6t eta Tuboskapi taldeek kontzertua eskainiko dabe.
Musikeak ez eze bertsolari, trikitilari, albokari, grafiti egile, margolari eta proiektuagaz bat egin daben beste artista eta eragile batzuen jarduereagaz be horniduko dabe martiaren 4ko egitaraua.