Kulturea  IV. urtea // 149. zenbakia

Elorrio '06 Ibilaldiak Bizkaiko ume eta gazteentzat 'II. Ibilarte' marrazki lehiaketea deitu dau


Marrazkien gaia 'Mendia' izango da eta bi maila egongo dira, 12 urtera bitarteko umeentzat bata eta bestea 13tik 16 urtera bitarteko gazteentzat. Marrazkia DIN A4 formatuan aurkeztuko da eta parte-hartzaileek marrazkiaren atzealdean izen abizenak, edadea, helbidea, ikastola eta telefonoa adierazo beharko dabez.

Marrazkiak helbide honetara bialdu beharko dira: Bizkaiko Ikastolen Elkartea ( II. Ibilarte Lehiaketa), Aoiz Plaza, 1, 48015 Bilbo. Lanak aurkezteko azken eguna martiaren 31 izango da.

Ebaluaketa batzordea lehiaketearen antolatzaileen ordezkari batek, laguntzaileen ordezkari batek eta Ibilarten parte hartuko dauen artista batek osotuko dabe.

Apirilean, Ibilarte 06 erakusketeagaz batera sari banaketea egingo da. Lehiaketara aurkeztutako lanak antolatzaileen esku geratuko dira, eta lan horreek zabaldu edo banatzeko baimena izango dabe.

Bizkaie!

Elorrioko Txintxirri Ikastoleak eta Bizkaiko Ikastolen Elkarteak 'II. Ibilarte Marrazki Lehiaketea' antolatu dabe 'Já Producciones Culturales' enpresearen laguntzinoagaz, aurtengo Ibilaldia udalerri bizkaitar honetan ospatuko dan ekimenen barruan.

Antolatzaileen arabera, apirilaren amaieran, Ibilaldiak antolatuko dauen Ibilarte 06 arte garaikidearen erakusketea dala eta antolatu da lehiaketa hau.

Aurtengo Ibilarte, BBKk Gran Via 32an daukan Aretoan izango da eta bertan, hogei artista baino gehiagok modu batean edo bestean mendia gaiagaz lotutako obrak aurkeztuko dabez.

Erakusketearen antolatzaileek umeak eta gazteak artera hurreratzeko aukera eder lez ikusi dabe lehiaketea eta horregatik marrazki lehiaketearen gaia mendia izango da.

Ibilartegaz eta lehiaketeagaz bat eginez, erakunde batzuk parte hartzeko asmoa adierazo dabe (Athletic Club, Lagun Aro Bilbao Basket, Deia, Goya eta Bilbao Arte Fundazinoa) eta sari lez banatuko diran produktuak antolatzaileen esku itxi dabez.