Bertsotan  IV. urtea // 148. zenbakia

Mahatserriko Santaeskea 06


Bedeinketua izan deitela
etxe honetako jentie
pobre ta umilde gabizenantzat
badeizu borondatie

Etxeko jaunak esango dosku
kanteko badu edo ez
etxeko jauna isilik dau ta
kantau gaztiek aurrera

Oles da oles atean
nor dabil denpora honetan
gazte soroak alkar hartute
Santa Ageda kantetan.

Santa Ageda, Ageda
ez da hillien hillien
urtien behin de berie bere
zezaille bosgarrenien.

Karmelori grabautakoetatik aukeraketa bat egin genduan, kopla egiturea osorik eukienakaz. 'Mutilak' inoen lekuan 'gazteak' kantetan dogu gaur, eta bigarren koplan, kantetako baimena eskatzekoa, 'etxeko andrea' erabilten dogu toketan danean, Atxeta eta Arbolantxaganen kasurako. Kopla honeekaz batera Bilbon asko kantetan dan beste kopla ezagun bat kantetan dogu, beren beregi jarritako koplakaz batera, eskea oinarri daukienak. Kontua da Goikoetxen ekitaldi luzetxua egiten dogula beti. Karmelok familia osoa izaten dau alboan, eta aurten be han ziran andrea, alaba biak eta baita Karmeloren ilobak be. Ganera, Goikoetxeren aurrez-aurre alaba biek etxe bana altxau dabe, Arbolantxabideari kolore barria emonaz. Karmelok urtero urtero gure kantu-ahalmena baloretan dau (aurten finago ibili ei gara), eta bertsolarientzako be inspirazino iturri apartekoa izaten da inguruetako matarife ohiaren atartea. Inoz alabaren bat eskatu deutsonik ez da faltau (Mañukorta ekarri genduanean, ez eban aukerea galdu), eta hori bai, beti izan doguz txorizo eta ardao apartekoak. Ordurako ordu bi t’erdiak ziran, eta ibilbidean beste hiru baserri geratzen ziran.

Hurrengoa, Arbolantxabideak Otxarkoagagaz bat egiten dauen inguruan, eta Artxandarako bariantea parean, Etxepinto. Josu Agirre bakioztarra da bertoko uzaba, eta behiak gobernau ez eze, txakolina egiten dau. Orain bajan dago, behi bat ganera jausi eta saihets batzuk apurtu ostean. Bastoia eskuan eta betiko irribarrea ahoan, txakolin freskoa opatu euskun kopla trukean, eta han be ez jakun falta izan Josuren familiaren beroa. Irumenetan Juanita Larruzea genduan zain. Zornotzarra da bera, eta bizitza sozial oparoa daroa. Otxarkoagako auzo etxean aisialdietan dabil eta Berbalaguna proiektuan be hartzen dau parte, izan be berbakera aberats eta jario errazekoa da Juanita. Gogoan daukaz ondino Mañukortak orduko haretan bota eutsazan loreak. Ibilbideko azken baserria Gure Ametxa da. Berton Rosi uzabandrea bizi da alaba-semeakaz. Honeek be orduarako bazkalduta topau genduzan, baina euki eben esker oneko txanponen bat edo beste, Benito gure boltseruak gustura jaso ebazanak. Koplarien azken puntuen ostean taldeak eskertzeko leloa kantau eban hemen be:

Oles ta oles kantari gatoz
Mahatserritik Mahatserrira
eskerrik asko zuelakoak
lagun jatorrenak dira.

Eta azkenean heldu ginan, 3:30ak pasatxu, Otxarkoagako Josetxu jatetxera. Josetxu arratiarra da (garai batean Dimara joian autobuseko gidariaren semea). Han azken saioa egin barraren aurrean eta jantokira sartu ginan, gose larregirik barik, baina bazkari legea egiteko prestu. Giro ezin hobean joan zan bazkaria, eta zelan ez, kantuan emon genduan bazkaloste osoa. Eta holan joan zan Mahatserriko Santaeskea, egun hotz baina aterrian, Begoñako baserriei bisitea egin, bertoko euskaldunakaz hartu-emon gozoak euki, eta eske koplen ohitureari beste orri bat eskaini ostean. Datorren urtean ez dogu huts egingo. Nonork aitatu eban Santa Marinara be osteratxoa egin beharko genduala. Ikusiko da, goizago hasi beharko geunke eguna, baina argi dago ez dala gogorik faltako makilak eskuan hartu eta Mahatserrian zehar koplaka ibilteko barriro.

Iñak Aurrekoetxea

Santa Ageda bezperako ohitureari jarraituz, talde asko izan dira euskal herri eta urietan kantetan urten diranak aurreko zapatuan. Bilboko auzoetan be koadrila dezente ibili zan, baina bazan Bilbon lagun talde berezi bat, Mahatserriko baserrietan santaeskean ibili zana hain zuzen be. Mahatserri izena Begoñako herriaren izen kolokiala zan, gaurko Begoña, Otxarkoaga, Txurdinaga, Santutxu eta Bolueta auzoak osotzen ebena. Santutxuko Asapala alkarteak, 2000. urtean, ordura arteko Santa Ageda bezperako ohitureari bat-bateko koplak batu eta baserrietara jotea pentsau eban, eta Santutxuko bertso-eskolakoak batu gintzakozan zeregin horretan. Igaz huts egin eta gero, aurten barriro urten gara lagun taldea, eta hona ekarri deutsuegu 2006ko Mahatserriko Santaeskearen kronikea.

Goizeko 10:00etan zan armozua alkarregaz hartzeko zitea. Garaizarko (Txurdinaga) Mailuki tabernara bertsolariak izan ginan heltzen azkenak, hori be ohiturea antza. Berton lehenengo saioa egin genduan, Carlos eta Inma andra-gizonek opatutako mokadua hartu eta, ondoko Garaizar tabernan be kantalditxoa egin ostean, oinez abiatu ginan mendian gora, eguneko lehenengo baserrirantz. 12:00etan heldu ginan Etxarte baserrira. Etxe bikotxa, batean Jose Etxarte eta Susana andrea euki genduzan zain, eta ostekoan Carmen eta Angelines ahiztak. Honeek biak Abadiñon izan ziran bezperan, eta kortan eskaini euskuen mokaduan, kopletako gai izan ziran Sanblasetako kontuak. Bertsolariak (egun horretan koplariak) Santutxuko eta Gaztainondo bertso-eskolakoak ginan: Oihana Bartra, Matxalen Zabaljauregi eta ni neu. Mikel Galartza eta Joxin Iturrioz be sartu ziran kantuan batean edo bestean, eta azkenerako Tasio Erkizia be animau zan baserrietakoak koplatzeko zereginean. Bat-bateko zatirako taldeak kantetako leloa dogu, hurrengo hau:

Oles ta oles kantari gatoz
Mahatserritik Mahatserrira
hemen zeozer emongo dabe
lagun jatorrak badira.

Egun da Santi Mamiñe doinuan kantetan dogu, lehenengo puntu luzeagaz. Lelorako doinua eta erropen detaillea be (baserritar erropa arruntean aratuste sasoiko zapi eta txanoak, nahiz ta ohitura hau ez dogun ondino oso-osorik errespetau), Berritxuko santaesketik jaso genduzan. Soinua joten Kepa Alaña santutxuarra ibili da aurten, eta panderojoleak bat baino gehiago alboan, Josugaz batera Santutxun ikasle dabizan jotzaile gazteak be ibili ziralako. Taldean hogeita bosten bat ibiliko ginan. Tartean zan Koldo Urrutikoetxea. Gurasoek baserria euken berton, eta bera da orain inguruko baserritarrakaz kontaktua egiten dauena. Asapalako arduradun Benito Fizek boltseru lanak bete ebazan, eta berak ataratakoak dira baita eguneko argazkiak.

Etxarten kantau ostean, aurrera egin genduan, eta Santa Marina ospitaletik gertu, Arbolantxabidean behera jo genduan. 40. hamarkadan kintoez osotutako abesbatza handiak ibilten ziran kantuan eta Santa Marinako eta Briñasko ospitaleak ziran euren kantuleku nagusienak. Atxeta baserrian hurrengo geldialdia. Martina Aurre urten jakun atartera, alarguna bera, eta semea, Kepa Legina, euskal preso politikoa, Salamancan daukana. Urterik urte moduan, semeagaitik eskatu genduan zapatuan barriro, eta begiak bustita itxi genduan Martina atso maitagarria. Agurtu eta Arbolantxagane baserrira jo genduan. Berton zain Mikaela Telletxea, hau be alarguna, beti harrera beroa egiten deuskuna. Kopla zaharrak kantau, bat-batekoak gero, eta eskeak betiko legez bere ordaina euki eban: oraingoan txakolina eta eurak saltzen dabezan kiwiekaz boltsa bete. Etxezuri baserrian geldialdi laburtxoa egin ostean (Martin Mentxakatorre mutil zaharra bazkaltzen atrapau genduan), Goikoetxera hurreratu ginan. Bertoko uzaba Karmelo Elorriagak lotura handia dauka Mahatserriko Santaeskeagaz. Berari grabautakoak dira orain sei urte baserriz baserri kantetan doguzan koplak, Begoñeko Santa Ageda izenagaz ezagutzen doguzanak: