Sarean  IV. urtea // 148. zenbakia

Ordenadore eroangarriak: gero eta erabilgarriagoak


Gotzon Plaza,
informatikoa

Bateren batek badaki zenbat ordengadore eroangarri egongo diran munduan gaur egun? Salmenten datuak aztertuta, 150 miloetik gora dirala esan geinke eta merkatuan gero eta arlo handiagoa hartzen dagozala.

Eta ez bakarrik etxean eukiteko, bai kafetegian, bai parkean, bai lanerako edo ta Internet-en nabegatuteko gero eta erraztasun handiagoak daukaguz holako elementuak etxetik kanpo erabilteko.

Horretarako, Wi-Fi konekzinoak lagungarriak dira kable barik ibili ahal izateko. Gero eta leku gehiagotan (eraikin ofizialetan edo ta gure urietako leku batzuetan be) holako aukerak daukaguz gure ordenadorea hartu eta Inteneten sartzeko.

Gaiaren harian, azken barria Parisetik dator. Pariseko alkatearen esanetan (Bertrand Delanoƫ jn.a), banda zabaleko konekzinoa izango da uri osoan Interneten sartzeko. Eta doban ! Edozelan be, ez da izan lehenengoa. Google bilatzaileak antzeko plan bat luzatu deusku, hau da, San Frantzisko uri osoan Interneten sartzeko aukerea kable barik, Wi-Fi teknologiari esker.

Oraingoz, asmoak eta planak dira baina laster errealidadea izango da eta aukerea ez da alperrik galtzeko modukoa.

Kontuz ordenadore eroangarriakaz

Eroangarriak, leku batetik bestera eroateko modukoak bai baina ez dira burdinezkoak. Mahai gaineko ordenadorea apenas mobiduko dogu lekuz eta babestuago eukiten dogu. Eroangarria, barriz, beti daroago leku batetik bestera eta kontu handiz ibiltea komeni da. Teknologia gero eta hobea da baina gauzak taiuz egitea ez da horrenbeste kostetan. Batez be disko gogorra zaindu behar dogu, bertan gure datuak dagozalako eta, beraz, golpeak eta mobimentu arraroak kaltegarriak izan daitekez. Ganera, leku batetik bestera daroagunean, maleta gogor baten sartuta (eta babestuta) euki behar da.

Kontuz bertan dagozan datuokaz. Ordenadorea galtzen badogu, zer pasauko da disko gogorrean daukagun informazinoagaz? Ez legoke txarto klaberen bat eukitea ekipoan sartzeko.

Honegaz batera, segurtasu kopien arazoa dago. Ez dakigu zergaitik baina mahai gaineko ordenadoretik nonoiz ataraten doguz kopiak. Nonoiz. Baina ordenadore eroangarrietatik, nork egiten dauz segurtasu kopiak? Bietan dago informazinoa ezta?, orduan argi dago biotatik atara beharko geunkezana holako kopiak.

Zaindu ordenadore eroangarria. Normalean ez dira mahai gainekoak bezain gogorrak eta batzuetan, zarratuta dagoanean, gainean gauza pisutsuak jarteko tentazinoa euki geinke...