Alberto Iglesias donostiarra Oscar sarietan
Oscar bat lortzeko aukerea burutik be ez jakola pasau adierazo dau egunotan Iglesiasek. Halanda be, pozik dagoala dino eta, zelan ez, badaki saria irabazi ezkero, hainbat ate zabalduko jakozala.
Izentapen horrezaz gan, Britainia Handiko BAFTA sarietarako izentapena be lortu dau musikariak. Orain, itxaron egin beharko da saria eskuratzen dauen ala ez jakiteko.
Bizkaie!
Ameriketako Estadu Batuetako Zine Akademia ospetsuak antolatutako Oscar sarietan euskaldun bat izango da aurten: Alberto Iglesias. Donostiarra da eta ‘El Jardinero Fiel’ filmeko soinu bandea sortu dau. ‘Soinu Banda Onena’ mailan lehiatuko da Fernando Mairelles brasildarrak zuzendu dauen pelikulearen musikeagaz. Filma John Le Carré idazlearen nobela batean oinarrituta dago.
Martiaren bostean dauka hitzordua Iglesiasek Los Angeles uri erraldoiko Kodak antzokian. Lehiakide gogorrak izango ditu: ‘Memorias de una geisha’ eta ‘Munich’ filmetako John Williams konpositorea; ‘Pride & Prejudice’ filmeko Dario Marianelli eta ‘Bokeback Mountain’ filmeko Gustavo Santaolalla.