'Sagarrondotik 06' musika jaialdirako kartela prest
Bizkaie!
Hernanik hartuko dau aurten be martiko hirugarren astegoienean, martiaren 17, 18 eta 19an hain zuzen be, 'Sagarrondotik 06' musika jaialdi arrakastatsua, Euskal Autonomia Erkidegoko handienetakoa.
Antolatzaileen esanetan, kontzertu erraldoiak izango dira urtero lez, eta aurreko urteetako bideari jarrituz, The Wailers, Marea, Ojos de Brujo, Fito & Fitipaldis, Orishas, Fermin Muguruza, Raimundo Amador eta Desmond Dekker lako talde indartsuak izango dira aurten.
Martiaren 17an, barikuan, gaueko 21:00tan hasita, Chambao, Sorkun, Loquillo y Trogloditas, THC eta O'Funkillo izango dira.
Egun bat geroago, martiaren 18an, zapatuan, Berri Txarrak, Betagarri, Morodo & Ranking Soldiers, Celtas Cortos (Jesus Cifuentes-egaz) eta talde sorpresa bat.
Jaialdiaren gunea ordu bat lehenago zabalik egongo da eta bertan, 12.000 personentzako karpa erraldoi bat ipiniko da ikusleak eroso egon daitezan.
Bi gau rock kontzertuz bizi ondoren, martiaren 19ko domekea, barriz, sagardaoaren eta herri kirol lehiaren eguna izango da. Sagardao dastaketea, txekor errea, Buruntzaldeako artisau eta produktuen azokea eta Astigarraga, Hernani, Urnieta eta Usurbilgo kirolari ez profesionalen lehiak nabarmendu behar dira.
Azken orduko barriak eta behar dan informazio guztia www.sagarrondotik.com webgunean dago.