Musikea  IV. urtea // 148. zenbakia

Ortophonk gasteiztarren hirugarrena, laster


Diskografia

2001ean Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketan Euskal Talde Onenaren Saria irabazi ostean, 2003an lehenengo diskoa aurkeztu eben, taldearen izen beragaz. Bigarren diskoa orain dala urte bi kaleratu eben, 2004ko udan, ‘3+3’ izenburupean. Hiru kanta barri eta hiru kolaboratzaileren lanak argitaratu ziran lanean, izenak berak ondo baino hobeto adierazoten dauen legez. Laster, gasteiztarren hirugarren lana izango da merkaduan.

Bizkaie!

Ortophonk taldeak hirugarren diskoa atarako dau laster. Estudioan buru-belarri sartuta dagoz eta udaberri inguruan ikusiko dau argia lan barriak. Ostean, udan eta udagoienean, aurkezpen-kontzertuak emongo dabez hainbat herritan.

Disko barria Funk musikeagaz beteta etorriko da, jantzan egiteko modukoa ganera. Bestalde, nazinoarte mailako hainbat musikariren kolaborazinoak be izango ditu.