Muguruza bakarkako laugarren diskoagaz jatorku Jamaikatik
Estiloa
Jamaikako ikutua igarriko jake kantei eta reggae, rock steady, ska, dub eta roots estiloak izango dira nagusi. Hamaika kanta barri izango dira eta tartean kanta zaharren baten bersinoa be egongo da.
Halanda be, udaberrira arte itxaron beharko da diskoa entzuteko. Oraingoan, baina, ez da Metak disketxearen eskutik etorriko.
Bizkaie!
Fermin Muguruzak bakarkako laugarren diskoa atarako dau laster. Egunotan, Karibeko Jamaika ugartean dabil lanean, Tuff Gong estudio garrantzitsuan (Bob Marley ezagunaren oinordekoena da). Grabazinoa daborduko amaituta dago eta orain nahasketa lanak egiten dabiz. Clive Hunt Lizzard izan da produktorea eta moldatzaile legez be ibili da.
Kolaborazinoak
Disko honetan, kolaborazinoek pisu nabarmena daukie. Batetik, Xabi Solano trikitilaria, Jon Elizalde tronboi jotzailea eta Xabi Pery gitarrista eta teknikaria dagoz. Bestetik, Marleytarren etxeko musikari talde bikaina euki dau bidelagun Muguruzak: zazpi instumentista eta hiru kantari, Steel Pulse, Black Uhuru eta Rita Marley, besteak beste. Ganera, koruak I-Threes hirukoteak egin deutsoz (Marleyren korua izandakoa): Rita Marley, Marcia Griffits eta Judy Mowattek osotzen dabe.
Grabazinoa taldean egin dabe eta Muguruza Jamaikara joan danerako, bertako musikariek eta koruak ondo baino hobeto menperatzen ebezan kantak.