Musikea  IV. urtea // 148. zenbakia

Bilbao Live’06


Bizkaie!

Garagarrilaren 13tik 15era, hitzordu berezia dago Bilbon: Bilbao Live´06 festibala. Last Tour International kontzertu promotoreak antolatutako ekitaldi erraldoia da Kobetasmendiko gunean egingo da, 70.000 metro koadroko gunean. Hiru egunetan, 40 bat emonaldi izango dira Bizkaiko uriburuan, zuzenean joko daben artistakaz eta DJakaz.

Nazinoarteko musika jaialdi handien parekoa izango da Bilbokoa. Artista gehienak nazinoartekoak izango dira baina, antolatzaileen esanetan, Euskal Herriko taldeek be eskainiko dabez kontzertuak.

Azpiegiturak

Zuzeneko emonaldietarako eszenatoki bi jarriko dabez. Horreez gan, karpa bi egongo dira techno musikeagaz eta bat pop musikeagaz. Ganera, disko azokea eta bildumazaleen azokea be egongo dira. Jateko eta edateko guneak jarriko dabez, baita lo egiteko kanpin-dendak jarteko lekua be. Kontzertu-gunera joateko garraio publikoa izango da berenberegi.

Sarrerak eta ordutegia

Sarreren prezioa ez dabe zehaztu oraindino baina aurreratu dabe hiru egunetarako bonoa jarriko dabela salgai. Bestalde, egun bakotxerako sarrerea be erosi ahal izango da.

Kontzertuak arratsaldeko bostetan hasiko dira, goizaldeko hirurak arte. Jaia DJen saioek luzatuko dabe goizeko zazpiak arte.