Kulturea  IV. urtea // 148. zenbakia

Rialia Industriaren Museoa Portugaleten


Bizkaie!

Itsasoaren etxea izenekoan izango dau egoitzea museoak eta Espainiako Gobernuak eta Portugaleteko Udalak kudeatuko dabe. Kultura Ministerioak % 41 (125.000 euro) jarri dau eta ganerako inbersinoa (1.500.000 euro) Udalak. Pinakotekaren helburua Ezkerraldearen bilakaera industriala eta inguruak izan dauen aldaketa erakustea izango da.

'Paisaia baten gaineko hiru begirada' izeneko erakusketea izango da museoak eskainiko dauen lehenengoa. Gizakiak, lanak eta ibaiak berak inguru horren aldaketan izan daben eragina aztertuko dau.

Industriaren Museoaren bildumea handia izango da, besteak beste, SEPIk, Ortiz de Zaratek, Garcia Erguinek, Espazarrek, Ricardo Martinez Ortizek, Agustin Ibarrolak edo Bermat Vitalek itxitako lanak izango dira ikusgai. Gallartako Meatzaritza Museoak, Bilboko Itsas Museoak, BBVAk edota Bizkaiko Foru Aldundiak be lanak itxi dabez.

Eskola umeentzat eta taldeentzat bisita gidatuak izango dira eta sarrerea bi eurokoa izango da.