Kulturea  IV. urtea // 148. zenbakia

Xirika gazte aldizkariaren sexu-gidea


Bizkaie!

Xirika gazte aldizkariak 'Itzulipurdika: xirri partiden irudimenerako gida askea' liburua plazaratu barri dau. Sexu jarreren marrazkiakaz osotutako lana da eta irudi bakotxa testu batez lagunduta dator, hau da, sexu jarrera bakotxaren azalpenagaz.

Yves Matxikote IF marrazkilariak egindako irudiak dira danak, 'Itzulipurdika' atalean argitaratutakoak. Baina, barrikuntza legez, irudi bakotxaren azalpentxoa ganeratu jake.

Liburuaren helburua gazte euskaldunek sexua irudimenez eta euskeraz lantzea da. Holan, aldizkariaren arduradunen esanetan, 'sorkuntzeari freskotasuna eta ikuspegi barria emoten jako'. Bilduma baten lehenengo alea da eta aurrerantzean ale gehiago egongo dirala aurreratu dabe. 'Kamasutraren sexu atalak 5.000 postura proposatzen ditu. Kopuru horretatik urrun bagagoz be, irudimenerako lehenengo gida honek pistak emon gura ditu'.

Amaitzeko, Xirika aldizkariak ohar bat emon gura deutse xirikatzaileei: 'norberaren sexua, sexualidadea eta persona bera begirunez hartzeaz gan, xirria be euskeraz egin daitekeen eta egin behar dogun bizitzako jolasa da'.