Jan-edanak  IV. urtea // 147. zenbakia

Indaba zurien entsaladea


Osogaiak (4 lagunentzat)

Indaba zuria: 300 gr.
Azelgea: 300 gr.
Azenarioa: 100 gr
Kipula zuria: ale 2
Pipermorroa: 40 gr.
Piper berdea: 40 gr.
Entsaladako tomatea: ale 1
Berakatza: ale 1
Oliba-orioa 0,4º-koa: 8 cl.

Zelan egin

Zelan egin

Barazkiak: bezperan, jarri indaba zuriak beratzen. Zatitu pipermorroa, azenarioa, kipula zuria, piper berdea, tomatea eta berakatza. Hori guztia orio-ozpinagaz nahastau eta piper-hauts gozo apur bat bota.

Azelgak, ingeles erara ebagi ostean, egosi. Gero, sikatu. Ostean, egosi indabak, ahal izan ezkero sare bategaz, kolperik har ez dagien eta bigun, baina osorik gera daitezan. Ura lurruntzen doan ahala, bajatu tenperaturea. Egosita dagozanean, hozten itxi. Ostean, ganeratu barazkiak eta gehitu orio-ozpin apur bat. Hozkailura sartu, fresko egon daiten. Bestela, epel be jan daiteke. On egin!

Beñat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko sukaldaria

Kaixo irakurleak. Gaur egingo dogun errezetea entsalada hotza izango da baina, neguan gagozanez, epel be jan daiteke. Indaba zuriakaz egingo dogu errezetea eta esan behar da udan hotz jan daitekela, neguan legez. Udan, ganera, denporaldiko indaba potxakaz be preparau ahal dogula entsalada hau. Goazen, ba, suetera.