Sarean  IV. urtea // 147. zenbakia

Googlek Chinako bilaketak autozentsurau ditu


Orain arte, Google.cn Kaliforniatik zuzendu da baina aurrerantzean bilatzailearen arduradunek Txinan bertan zabaldu gura dabe ordezkaritzea, bilaketa-zerbitzu arinagoa eskaintzeko eta lekuan lekuko arauen arabera behar egiteko. Izan be, webgunea Kaliforniatik zuzentzen bada, Txinako Gobernuaren zentsurea oso gogorra da eta bilaketa-zerbitzua asko murrizten da. Ordezkaritzea asiako herrialdean bertan izan ezkero (Txinako Gobernuaren esanetara), Googlek uste dau zerbitzu hobea eskainiko dauela. Hori bai, diruaz ez dabe berbarik be esan.

Eta diruaren inguruan sortu dira erabagiaren kontrako kritika gehienak. Adierazpen askatasuna Oinarrizko Eskubidea dala gogoratu behar dau Googlek, baita Interneten be’, esan dau Mugarik Bako Kazetarien Adierazpen askatasunaren arloko arduradun Julien Pain-ek. ‘Diktadureak ezin dau adierazpen askatasuna zapaldu’.

Bizkaie!

Txinan, altxamendu soziala edo politikoa ekarri leikien webguneak zentsurauko ditu Googlek. Tartean posta elektronikoak, txat zerbitzuak eta blogak egongo dira. Erabagia Txinako Gobernuagaz arazorik ez izateko hartu dau enpresa amerikarrak, izan be, bilatzaileak ezelako zentsurarik barik eskaintzen baditu webguneak, herrialde asiarrak traba ugari jarriko deutsoz bertako merkaduan mantentzeko.

Behin autozentsurea onartuta, Google bilatzaileak lau zerbitzu eskainiko ditu: ‘web’, irudiak, argazkiak eta lekuan lekuko kontuak.

Gmail edo Blogger zerbitzuetan aurrera egin ahal izateko, lehenengo Gobernuak ezarritako baldintzak onartu beharko ditu erabiltzaileak.

John Palfrey, Interneteko zentsurea aztertzen dauen adituak dino Googleren erabagi honek milaka webguneri eragingo deutsela. Googleren esanetan, barriz, ‘polemikoak diran webguneak baino ez doguz kendu, Falun Gong sektea eta Taiwanen eta Tibeten independentzia, berbarako.’